Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzeko bizitasuna zuten zaldizkoek eta zaldien gorputzek: dotoretasun eta nobletasuna, ia errudun sentiarazeko moduko grazia eta harmonia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Soinketa gorputzaren harmonia da, zainak marrazten dizkigun geografoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.
Udazken beteko harmoniaz jantzitako musika. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Aurpegia baketsua zuen, harmoniaz betea. ik beherago 7. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.
Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Esferen harmonia numeroen harmonia da, funtsean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.
Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Izartegiaren mugimendu harmoniko eternalean arimak bere harmoniaren ideala kontenplatzen zuen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Nork bere burua ezagutu behar munduaren harmonia ezagutu nahi bada. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Atseginak badu lotura bat irudiaren beraren ezaugarri batzuekin, haren proportzioen harmoniarekin, adibidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.
Begien aurrean zuen multzo kaotikoari, ordea, musikaren harmonia zerion. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Badago beste harmonia bat, are gordeagoa, baina ber gisan nabarmena ene aburuz, zumarraren eta hareharriaren artean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.
Itun Zahar eta Berriaren artean dagoen harmonia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.
Haren intziri txikiak ere harmoniaz egokitzen ziren nire marruekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.
Ezagutza eta ekintzaren arteko harmonia orekatua. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.
Egia baldin bada, filosofo batzuek nahi duten bezala, harmonia bete-betea dagoela gizon baten moralaren eta gorpuzkeraren artean [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.
Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Konstelazioen harmonia musikalen arabera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.
Kamafeo baten eztitasunez zabaltzen den bizkarra, harmonia sutsuko bularraldea bere garaipenezko lineak airean, kurba beteen erritmo miresgarria. Berria - Kultura 2004-08-01
Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
· Gorputza harmonia harrigarrian baitzegoen espirituarekin, eta espiritua Jainkoarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ez liskar bat, ez aurpegi txarrik, harmonia ederra. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.
Kontua da bi gizonak, ez harmonia txarrean, geltokiko polizia-gunera joan zirela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 178. orr.
Nire aldera hartu zuten, elkarrekin hizketan harmonia oneko jardunean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 274. orr.
Lekuaren harmonia ezak ezinegona sortzen zigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Kualitate horiek [erritmoa eta musikaltasuna] diziplina zorrotz baten ondorio dira ordea, eta ingeles poesian guztiz bereziak diren hitz harmoniak sortzen dituzte. Planteamendu alternatiboak gizarte-harmoniarako. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.
Koadro horietako kolore harmoniei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.
Taldearen ardatzetako bat ahots harmoniak izan dira beti. Berria - Kultura 2004-10-29
Poz handi bat sentitu nuen, barne-harmonia esanezin zoro bat. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.
Izan ere barne-harmonia honek oparo zuzentzen du kanpoko gizakia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.
Soinu-harmoniarik egokiena lortzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Ez, ez zegoen halakorik, eta lekuaren harmonia ezak ezinegona sortzen zigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Xabier Sarasola, Beasaingo Loinatz abesbatzako zuzendaria eta piano, harmonia, biolin eta kantu irakaslea. Berria - Kultura 2004-07-31
Ondoren, piano eta harmonia ikasketak egin zituen Iruñean. Berria - Kultura 2004-04-15
Antzerakoxe planto batekin eten nituen harmonia ikasketak ere: baina, hori bai, lan pare bat aurkeztu norgehiagokan eta, lehen saria irabaztean, banekien harmonia-lanetan ongi nenbilena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.
Hiru motatako modulazioak daude: lehenengoa, grekoek harmonia deitzen dutena; bigarrena chroma deitzen dena; eta hirugarrena diatonon esaten dena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Kantua harmonia aldetik aztertzeko eskatu zion Eviek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.
Musikaren adar ilun eta zaila da harmonia, batez ere greziera ezagutzen ez dutenentzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.
Hiru emakume hauen ahozko harmoniak goi mailakoak dira. Berria - Kultura 2004-07-13
Zitara bat entzun zuen harmonia miragarriz eta melodia gozoz jotzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 771. orr.
Harmoniaren kasuan ikerlariak harritu izan ditu nola bokal biren artean eragina egon daitekeen tartean kontsonante bat edo gehiago izanda ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.
Bokal-harmonia bokalen arteko asimilazio mota bat da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.
Esate baterako, bokal sabaikari batek bere ahoskunea bokal-harmoniaz hedatzen badu [...] berdin da zenbat silaba gehitzen zaizkion hitzari, atzizkiak gehituz adibidez, silaba horietako guztietako bokalen ahoskunea aldatuko da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
Kantariak, Baionako Airoski koroa, Bastida eta Akamarreko taldeak; soinua, Baionako soldadoen harmonia. Herria 2001-04-12
Arragako kantariek eta Kanboko harmoniako musikariek. Herria 2003-11-27
Eraikidura honek aterbetzen ditu orain musika eskola eta harmonia. Herria 2004-01-22
Hori jakinarazi du Daniel Hérard Jaunak, musika eskolako zuzendari eta harmoniako buruak. Herria 2004-07-08
Egunaren bururatzeko, harmoniaren kontzertua San Josep Parkean. Herria 2002-08-08
Eta hala ibiltzen ziren ahal zutenean, batak arre eta bertzeak so, baina beti ere begirunez, bakean eta harmonian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 114. orr.
Biztanleriaren tamainak eta hazkundeak ekosistemaren ekoizpen ahalmen aldakorrarekin harmonian beharko luke izan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.
Neure gogoarekin guztizko harmonian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.
Eta mila forma eta mila soinu beti xaharberrituz elkar, eta elkarren harmonian beti. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.
Harmoniaz eta egoki bizi. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.
Haren intziri txikiak ere harmoniaz egokitzen ziren nire marruekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.
Konposizioa oihalaren azaleraren [...] harmoniazko banaketa geometrikoa da batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.
Iparreko hizkuntza batzuek kontsonanteak metatu dituzte; hegoaldeko batzuek, aldiz, gehiago erabili ohi dituzte bokalak, eta horrenbestez, harmoniazkoagoak dira hizkuntza horiek belarrirako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.
Ezin diet nik, ordea, inolako doinu harmoniazkorik eragin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 139. orr.
ahozko harmonia (3); arteko harmonia (10); bokal harmonia (6); eta harmonia (29); harmonia bat (8); harmonia da (3); harmonia eta (18); harmonia lortzea (3); harmonia onean (3); nazioen harmonia (3); oreka eta harmonia (5)
ahozko harmoniak (6); bakerako eta harmoniarako (3); bokal harmoniaren (3); eta harmoniak (3); eta harmoniaren (3); harmoniak eta (4); harmonian eta (3); harmoniaz betea (3); harmoniaz eta (3)