Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru emakumeok Askabide barruan dabiltza orain prostitutei laguntzen, esku-harmen komunitarioko eragile lanetan. Berria - Harian 2005-12-10
Beraz, ezagutzak beti bi iturri ditu (eta bi bakarrik): sentimena edo zerbaitek afektatua izateko gogamenaren gaitasuna (harmena: ezagutzako elementu pasiboa) eta adimena, sentimenen bidez jasotako informazioa adigarriki elaboratzeko gaitasun aktiboa, hots, pentsatzekoa, errepresentazioak sortzeko berezkotasuna (kreatibitatea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Horren aurrean ez da nabarmendu behar harmen imajinatiboa, baizik eta adimenaren jarduera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.
Sentimena deitzen diogun harmen honen forma iraunkorra hartueman ororen beharrezko baldintza da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.
Adigaiak, beraz, pentsatzearen berezkotasunean oinarritzen dira, sentsuzko begiespenak, bestalde, zirraren harmenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.