Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basajaun begira-begira dauka suaren aurreko harmailan eserita. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.
Haren idazmahaia aurrealdean zegoen, harmaila baten alturan kokatua, eta goitik behera begiratzen zigun binakako pupitreetan eseritako eskolaumeoi. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.
Han geunden nasako harmailaren gainean igota. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.
Aldarearen behealdean, lehenengo harmaila zabal eta sakonean, harrizko besaulki bat zegoen, beltza eta apaingarririk gabea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Hurrengo harmaila jaisterakoan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 139. orr.
Azken harmaila gainditu, eta ingurura begiratu nuen: han ez zegoen inor. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Beste berrogei bat harmaila jaitsiak izango zituen ordurako. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 46. orr.
Goiko gelara zihoan eskaileraren harmaila konpontzea egokitu zitzaion. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.
Plazaren ertzean burdinaz eta egurrez eraikitako harmaila gisako tramankulu erraldoia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 151. orr.
Harmailen zabalerak ez luke izan beharko ez oin eta erdi baino txikiagoa eta ez bi oin baino handiagoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.
Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Herriko etxeko sarrera nagusiko harmailetara joan gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 66. orr.
Erromako elizaren harmailetan. Herria 2003-07-17
Tribunako harmailetan eseri nintzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.
Hernaniko Galarreta pilotalekuko harmailen hiru laurdenak bete ziren. herria¬
Mendizorrotzako harmailak leporaino beteko dira. Berria - Kultura 2004-07-17
8-18 markagailuan, eta itxaropenik ez harmailetan. Berria - Kirola 2004-03-28
Gerland estadioko hegoaldeko harmailetako zaleek. Berria - Kirola 2004-03-10
Zezenak oso ondo ikusten direla harmailetatik, eta txartoago areatzatik. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Beheko harmailetan zegoen agure zahar bizar-luze bati. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.
Elizako eskaileretako goiko harmailetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
· Harmaila-pare batean estropezu eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.
Ari nintzen eliz atarira eramaten duten harmailak igotzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Hamar minutu geroago, harmaila higatu batzuen hasierara iritsi zen; goraka-goraka bistatik desagertzen zen eskailera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.
Gasteiztik Iruñera bidean, Urdiaindik edo Bakaikutik ikusten den harmaila erraldoia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 276. orr.
Matronak harmailetan gora igotzen direnean beren erreguak egitera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.
Harmailetan gora joan ziren hirurak gaztelurantz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.
Gizon-talde bat gazteluko harmailetan behera zetorren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 267. orr.
Bizkor mugituz, harmailetan behera ziegetara joan zen zuzenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.
Emakumezko bat jaitsi zen harmailetan behera lasterka. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 87. orr.
Beste figura bat ikusi baitzuten harmailetan behera lasterka eta bizkor sahatsaren aldera joaten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.
· Astiro hasi nintzen harmaila zapal haietan gora. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
aurreko harmailetan (7); harmaila igo (6); harmaila jaitsi (3); harmailak bete (26); harmailak beteko (3); harmailak lepo (15); harmailetan behera (11); harmailetan egon (5); harmailetan eseri (5); harmailetan gora (10); harmailetara iritsi (3); harmailetatik begira (15); harmailetatik ikusi (10); harmailetatik jarraitu (6); ipuruako harmailetan (5); labriteko harmailak (4); mendizorrotzako harmailak (3); mendizorrotzako harmailetan (3); pilotalekuko harmailak (31); pilotalekuko harmailek (6); pilotalekuko harmailen (4); zelaiko harmailetan (9); zortzi harmaila igo (3)