Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hezetasunez ihaurritako lurreko harlauza zabalak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.
Harlauza zuri-beltzezko zoruari. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 102. orr.
Espaloiko harlauzak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Nasako harlauzen gainean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.
Kaleetako harlauza apurtuetan potxingoak sortu dira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.
Harry ahoz behera zegoen harlauza hotzaren gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.
Afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.
Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Koilara komuneko harlauzen gainean dago oraindik ere. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
The Hare's Foot eta The Pure Drop tabernen arteko etxarte harlauzez estalian geratu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.
Baseliza hau haatik frango hondatua da, harlauzezko teilatua bereziki. Herria 2004-06-03
Isiltasunak harlauza baten pisua zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.
Zerurantz altxa nituen begiak: [...] marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Zola osoki hilen harlauzez estalia zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.
Beriainen agertu diren hilobi guztiak pieza bakarreko harlauzek estaltzen dituzte. Berria - Kultura 2004-04-27
Premiazko ekintza burutu zuten Otsabideko kantonamenduko hil herrietan: deitura arrotzak zituzten marmolezko harlauzak tindu gorriz estali zituzten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 17. orr.
Ikusten izan naiz, baina harlauzan bakarrik familiaren izena emana da. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.
Zulo txiki bat begiztatu nuen, ukabil baten neurrikoa, lurrean, Sabinoren harlauzaren aurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.
Harlauza zizelkatzen ari zen gizona epitafioa idatzitako paper orria eskuan zuela hurbildu zitzaigun. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.