Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harlandu 1 iz landuriko harria.

Kalostrarik gabeko eskailera da, harlandu handiek osatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Karrika estu harlanduz apainduetatik gora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Hormetako harlandu erraldoiak hauts zurixka batez estalita zeuden.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Atalgaineko harlanduan "1821" data irakur daiteke.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Paretak marmolez edo harlanduz egingo badira, komeni da erabiltzen diren harriak tamaina ertainekoak eta oso berdinak izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

2 harlanduzko izlag

Jauregiak mundu bat osatzen zuen, harlanduzko hilobi handi eta arranditsu baten antzekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Harlanduzko zorua zuten, harea harrizko zorua, eta bidaiarien oin-pausoek handik zehar ibiltzean itsas doinua ateratzen zioten zoruari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.

Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Inork ez zuen lanik hartu horma harlanduzko sendoetan pilatutako hautsa eta amaraunak kentzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Harlanduzko giharrak airera zabalduta dauzkan eraikin erraldoiaren inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harlanduz egina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus