Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Ama sutondoan aurkitu zuen, artile itsas purpuraz tindatua harilkatzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.
Hilabeteak eta gertakariak elkarren ondotik harilkatzen ziren, ziztu bizian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.
Politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren harilkatzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.
Atzoko eta gaurko orroitzapenak harilkatuz alaiki. Herria 2001-06-28
Ez zuen hitzik harilkatu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 70. orr.
Loriaren metaleak ez mazedoniarraren itzal handiak [...] ez dute lerrook harilkatzen dituen gizon gris apalaren antzik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.
Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira, eta solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 76. orr.
Goranzko eta beheranzko intonazio-aldi borobilduetan harilkatutako hitzaldia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.
Argia bizitza da, koloreetako zerrendetan harilkatzen den bizitza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.
Kontakizun bat harilkatzeko orduan, funtsezko elementua da zein datu ematen duzun eta zein isiltzen duzun. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Matematikaren logika zehatzaz harilduko dira istorio hauek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Melodia harilkatzen zerraikan Bettan [...] sukalderatu zenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.
Errusiar idazle ospetsu askok, hala nola Krilov, Belinski, Dostoievski, Saltaikov-Tshedrin eta Txernixevskik, berton harikaltzen zituzten konplotak, kafea hartu eta gozokiak dastatuz batera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.
Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Giza izaeraren ezagutza falta nabarmen honekin, gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin, gauzatzen dute jurisprudentzia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.