Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Testu onen eta txarren artean ezberdintasunak zelatatuko ditu, eta inguruko jendearekin tematuko da hau edo hura irakur dezan, harik eta sumatu arte bakarrik dagoela, hondartzara heldutako balekumea baino bakartiago. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 13. orr.
Ezin ohitu inola ere izen hartara! Harik eta irainari irainez erantzutea erabaki zuen arte. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Eta halaxe egon zen, noraezean bezala, zerbait esan ez esan, harik eta isilik gelditzera deliberatu zen arte. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.
Baietz eta ezetz, harik eta aitak parte hartu behar izan zuen arte, bakea ezartzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.
Guztiek irri egin zuten, harik eta Joanperitzek berak behakoa zorroztu, eta erran zidan arte, ez dakit txantxetan edo serios: [...]. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.
Hantxe zain egon nintzen, harik eta azkenean gizon hau agertu zen arte. Berria - Gaiak 2006-04-04
Hala bada, kafe etxea utzi, eta bizikleta-denda batean lan egin zuen, harik eta gerra piztu zen arte. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Tristura, ostera, oso astuna da, grabitate legearen konplizea da, zeure pisuaren karga sentiarazten dizu harik eta nekatu eta etzanarazi arte. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Aise ulertu nuen Hanna bere umeari atxikita egotea, egunak zenbatzen aritu izana harik eta alaba etxera itzuli arte, eta ama batentzat ezin dela inola ere xamurra izan bere ume bakarra munduan barrena estreinako aldiz bakarrik ibiltzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Neskak bazuen susmoa, esan zuen, egun batzuetatik, baina ez zion enbarazurik sortu nahi izan, harik eta erabat ziur egon arte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Eta zein gogor egin zitzaizkidan ilunera arteko orduak, okaz oka eta eldarnioz eldarnio, harik eta lo pisu batek hartu ninduen arte...! Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.
Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte eta haren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.
Harexek sortutako ondorio edo iradokizunen nahasmenean, pixkana, gogotik baztertzen du oharkabean delako objektua, harik eta, sarritan atseginkeriez betea den ameskeria hori amaitzen denean, incitamentuma, edo gogoeten lehen kausa, osorik desagertu edo ahaztu zaiola konturatzen den arte. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.
-Gazteei bost axola zaizuelako bai iragana, bai historia, bai nondik zatozten edo nortzuk zareten jakitea, harik eta handitzen zareten arte, eta kaskoan ardura pixka bat sartzen hasten zaizuen arte. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.
Harik eta neure amorru hura kirol-letania hartan urtzea eta estaltzea lortu nuen arte, aurrera egiten nuela, iraintzaileari kasurik egin gabe. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 11. orr.
Gogor borrokatuko gara harik eta PSOEk ziurtatu arte ontziolak zutik iraungo duela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Hor pilatuko da, harik eta jainko biribila berriro berotzen hasiko den arte, harik eta goiz bateko epeltasunak erakutsiko digun arte esnatzeko garaia iritsi dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.
Gero nik berriro kontatzen diot, berak gehitutako elementuekin, eta horrela segitzen dugu, harik eta ezinezkoa den arte istorioa berea ala nirea den jakitea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.
Gordeleku hartan jarraitu nuen, beraz, harik eta bozgorailu hark nitaz etsia hartua zuela iruditu zitzaidan arte, beste hamar bat minutu bai, gutxienez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.
Batek berak ere ez, harik eta egun batean... Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Gero ere ez zuten alde egiten, harik eta San Frantziskok bedeinkazioa eman zien artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.
Mollyk ez zigun ezertxo ere kontatu, harik eta haren albo banatara eseri ginen arte ibai-bazterrean, harik eta gu biok eskutik helduta izan gintuen artean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.
Gogotik irabiatu, nahas-nahas egin, eta joan daitezela den-denak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean, harik-eta Lixta guztiak eta jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
Ez al dezake irudimenak Alexandroren hauts noblearen arrastoa segi harik eta barrika baten zuloa ixten aurkitzeraino? Berria - Euskal Herria 2004-02-08
· (beste marka batzuekin) Ez zen esnatuko harik eta bezeroren bat sartu ezean. Berria - Kultura 2004-01-30
Ez dut ordea harekin deus egiten ahal, harik eta ez den izanen... izan behar duen bezalakoa. Berria - Gaiak 2004-03-20
Gezurretan ari direnak ere esaten dituztenak pentsatzen dituzte, halako moldez non egia dioten ez dakigula ere, esaten ari diren hura gogoan daukatela badakigu, harik eta arestian aipatutako bi horietarik bat gertatzen ez bazaie. Berria - Gaiak 2004-03-20
Noiztik behingo hodei tripabeltz eta ekaitz danbar tanborrero horiek ere maite ditu, harik eta kazkabar erauntsiren bat ekartzen ez duten bitartean. Berria - Kirola 2004-08-19
Txileko eskuinak ez du legearen alde egingo, harik eta diktadura garaiko militarrentzat indultuak ematen ez badira. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.
Harik eta hainbeste urrutiratuz joan ziren, ezen ez bueltatuta hobe kasik. Herria 2001-07-19
· (markarik gabe) Harik eta eskuin hegalean Nevillek Beckhami aurrea hartu zion, honek pasea sartu zion bi jokalariren artetik, Nevillek erdiratu eta ezker hegaletik zetorren Gerrardek ate barrura errematatzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.
harik eta (1708); harik eta aita (5); harik eta aitak (6); harik eta amak (7); harik eta azken (5); harik eta azkenean (18); harik eta behin (6); harik eta bera (7); harik eta berak (7); harik eta bere (38); harik eta berriro (7); harik eta bertze (7); harik eta beste (6); harik eta bi (4); harik eta egun (48); harik eta ez (4); harik eta goiz (5); harik eta gure (8); harik eta halako (7); harik eta handik (8); harik eta haren (5); harik eta hark (4); harik eta hura (7); harik eta jainkoak (7); harik eta jainkoaren (6); harik eta jaunak (5); harik eta joan (4); harik eta lehen (4); harik eta neska (4); harik eta neure (7); harik eta nik (4); harik eta nire (7); harik eta norbaitek (5); harik eta ohartu (7); harik eta osaba (4); harik eta osabak (4); harik eta zerbait (5)
izan harik eta (6); izan zen harik (4); izango harik eta (4); zen harik eta (19); ziren harik eta (6); zuen harik eta (10); zuten harik eta (4)