Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-UHFko hargailu indartsua da -jakinarazi zion Amaiak, walkman itxurakoa seinalatuz-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.
Programaren barruan sartzen den pertsonaren etxebizitzan hargailu bat ezarri beharko litzateke, eta igorgailua presoak eraman beharko luke. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Bitan banatzen zen: emisorea, Maddiren sehaska ondoan jartzeko, eta hargailua, gurekin eraman behar genuena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 15. orr.
Hargailu honek, gainera, 60 mikro erabil ditzake. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.
Zarata batzuk entzuten hasi ziren hargailutik, lantu ahul baten antzekoak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 15. orr.
Thomas Youngek, 1802an, sumaturik ez zela beharrezkoa alehunka hargailu desberdinak izatea begian -bakoitza uhin-luzera desberdinekoa (izan ere, ia nahi duten edozein kolore sortzen dute artistek paleta mugatu batetik)-, hiru hargailu mota proposatu zituen, aski ziratekeelakoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Orain ez zuen ezer nabaritzen; itxura batean, ez zitzaion geratzen argi-hargailurik, galduak zituen erretinak, antza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.
Telebista hargailuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.
Jakina, foto-hargailuak edukitzeak abantaila handia ematen du hainbat egoeratan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.