Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harenganatu, harengana(tu), harenganatzen da ad harengana joan.
Harry -xuxurlatu zuen Pettigrewek, arrastaka harenganatuz, eskuak luzatuta-, Harry, Jamesek ez ninduen hilda nahiko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 302. orr.
Itsasoan urrun, Ogigia uhartea dago, non bizi baita Atlanteren alaba, Kalipso txirikorda ederduna, jainkosa ikaragarria; ez jainkorik, ez hilkorrik, ez da inor harenganatzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Orduan harenganatu eta esaten diot: Ivy!, eta musu ematen, neska jatorra baita, nik bakarrik bizi nahiago nukeela jabetzen ez bada ere... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.