Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.
Emakumeak haremean bezala loreak gordetzeko ditudan negutegietan igarotzen ditut nire egunak eta nire gauak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.
Bai ederra dela norbaitek erostea, harem batean beloa jantzita bezala sentitzen naiz... eta zoramena iruditzen zait. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.
Neure burua bezainbeste maite zaitudalako, nire haremeko emakume guztiak kanporaraziko ditut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.
Aho gorria zuen, aho margotua, andere mahatsez freskatua, Turkiako haren bateko ukenduren batez apaindua eta lurrundua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Haremeko lurrin pozoitsua darien ipuin hauek irakurtzerakoan. Berria - Kultura 2004-09-22
Zazpi neskame eman zizkion, jauregiko onenen artean aukeratuak, eta haremeko gelarik apainenera eraman zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
Arrazoi zuen esan zuenean gizon guztien ametsa dela haren bat edukitzea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 219. orr.
Haren bat jarriko dizut hala nahi izatera- eta froga moduan, kriskitin egin zuen hatzez eta bat-batean agertu ziren bulegoan hamaika emakume eder. Berria - Kultura 2004-08-13