Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harbide iz harri bidea, harrizko bidea; eskuarki harri landuz eginiko bidea, bide lauzatua. ik galtzada.
Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino. Aulkian eserita nago edo gora eta behera nabil oinez gure lagun izoztuarekin, Pauso Galduen Galerian barrena edo frantsesa ematen duen lorategi honetako harbideetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Harbidean bizikleta jauzika dotore eramaten duten txirrindulari indartsuek. Berria - Kirola 2004-04-14
Harbidea, galbidea, izan zitekeen gaurko lerroburua, Paris-Roubaix klasiko handiko bi harbide zatietan barrena egiten zuelako bideak, eta itxuraz, hori zelako etapako arriskua. Berria - Kirola 2004-07-07