Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harbeltz iz ikatz mota gogorra, beltz distiratsua.
Hizkuntza horrek bereganatzen ninduen: dena bokalez estalia -hala nola itsas bazterra uhinez-, erdi-erdian, harbeltzezko arrokak iduri, kontsonante gogor, latz batzuekin (k, x, t). Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 7. orr.
Harbeltzak ditu udaberri-zitoak alferrik galtzen, haien altsumak lora-zabaldu baino lehen sarritan, eta gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.