Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten, enkantean saltzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Ezta harakinek antxumez beteta garraiatzen zituzten bagoiak ere. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.
Harakinak eta harategietako langileak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.
Joxe Mari harakinari Izaskun tabernaria gustatzen zitzaion. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 69. orr.
Ez, bera ez zen [...] emakume buruarinekin marmarrean aritzeko eta harakinaren ilaran bultzaka ibiltzeko sortu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.
Bere ehun eta hogei kiloak gorabehera, bildots bat iruditzen zaigu, bildots otzana, harakinaren labanari begira dagoena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Harakin-amantala eta beisbol-kapela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.
Harakin-aizkorarekin. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.
Harakin elkarteetako bozeramaile eta arduradun gisa. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Arizana zelarik harakin aprendizgoan Hazparnen, Akizen eta Capbretonen. Herria 2005-01-20