Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gu denok salbatzeko, esaten du ergel horrek, haragitu da bera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.
Ehun urte pasata printzesa moduan berriz haragituko zela iragarri zion Taibeleri. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.
Lumumba ez zegoela hilda, leopardo batean haragiturik oihanean zebilela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Neure ezbai eta buruhauste haiek guztiak, denbora batean enegan haragitzen zirenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 500. orr.
Garai berezi batean haragitu izpirituak zarete biak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 114. orr.
Orduan axalez esandakoak, ordea, haragitu egin zaizkit orain. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.
Eta oihu eta kexu haiek anonimoak ziren, baina, ene baitarat heldu orduko, neure baitan haragitu, eta ene haragi hartan hartzen zituzten izen-deiturak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.
Artearekiko sentsibilitatea dute bai Isidoro Fernandezek gorpuzturiko Maxek eta baita Kike Diaz de Radak haragituriko Martinek ere. Berria - Kultura 2004-04-07