Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

har 1 iz gorputz luzea, biguna, zilindro erakoa eta uzkurgarria duen animalia txikia; batez ere, gero intsektu bihurtzen dena. ik beldar, zizare.

Fama handiko bi fraideren bihotzetan sartu nintzen harra sagarrean bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Bertagotik aztertzen hasi eta atzamar artean desegin zitzaidanean, izaki biziduna zela ohartu nintzen, zizarea zela, edo harra, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Harra bezala luzatuz eta uzkurtuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Erlauntza narratsean laster nagusitzen direla harrak eta zomorroak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

Jesusek berak esan zuen ni harra bezalakoa naiz, eta interpretazio zuzenenak dio tximeleta bihurtuko zen harraz ari zela.  Berria - Kultura   2004-04-04

Jateko [...] ona, hala nola harra apoarentzat, apoa sugearentzat, sugea zerriarentzat, zerria gizonarentzat, eta gizona harrarentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 167. orr.

Harrak jotako sagar eroriak sagarrondo baten pean. ik harjo.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Harrak jotako ilarrak bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Ardiak agalaxia, ikara, scrapiea, harrak buruan edo errapeetako mina dutenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.

Bete-betean jo nuen, eta burdinazko kakoa besterik ez zen geratu, harra bezain biluzik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.

Hizkuntzak barnean du zulora eramango duen harra, ez da kanpora begiratu beharrik, eta har horrek eragozten dio benetan hizkuntza komunikatibo erabilgarria izan dadin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Haragian harrak sortuko al zaizkio!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

Hilobi-harrei lapurreta egiten diena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Aipatu har horren geneen erdiak gureak bezalakoak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Har txiki batzuen antzekoak dira, hankarik gabekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Denen begi bistan egoten den sagarra bezalakoxea baita, kanpotik eder eta barrendik har beltzak joa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Izaki berde argia inguratzen zuten har zuri malatsen dantza urguilutsua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

Bero eta xamur zeuden, zuku azukretsu gozoan lehertzen ziren har zuri gizenez josiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Bev-ek zikina kendu ahala, zauria har zuri batzuek hartua dutela ikus dezake, buru itsuak kanporantz zabuka ateratzen dituztela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Diote, hobe dutela Jainkoaren aingeruen bazka bezala finitu, lurreko har zikinen janari baino.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

3 (mota adieraziz)

Tabako-hostoen harrak astintzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.

Caenorhabditis elegans izeneko har txiki batek, 19.100 gene ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

3 irud

Ni, berriz, har naiz eta ez gizaki, jendeak iraindua, herriak mesprezatua.  Elizen arteko biblia   Sal 22,7

Arrastaka etorri zitzaionean ere, barkamen eske, barrengo harra ito ezinean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

Barrengo harrak ez die bakerik ematen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Eta berriro ere barne-harra ausikika zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Orduan, barnean hozka nuen harrari eutsi ezinik, zera galdetu nion: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Oso gutxi da; baina gosearen harra kentzeko lain baduzu. Inorekin hitz eginez gero, atsedena emango zion harrari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.

Odolean neramala zaletasunaren harra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Jakin-minaren harra ari zitzaion etengabe induska.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Neu ere lotsatu nintzen hura hartzekotan izan nintzenean, ni baitan erruaren harra baineraman.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 144. orr.

Baina dudaren harra barruan geratu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Zalantzaren harra barruan, guk geure burua salbatzeari eutsi behar genion, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Eta nola pizten zitzaidan bekaitzaren harra arimaren bazter batean, hitz haiek aditu orduko!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Ordurako, ordea, umeak barruan zeraman trikitiaren harra.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

4 (informatikan)

Jadanik, baina, euren ordenagailuetan harra aurkitu dutela jakinarazi dute hainbat erakundek. herria¬

Nahikoa da erabiltzailea Internetera konektatzea harra haren ordenagailuan sartzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Baina adituen arabera, [Sasser] harrak ez ditu aparatua edo bertan dauden artxiboak hondatzen.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Alemaniako adituen esanetan, astebetean harraren lau bertsio agertu dira.  Berria - Gaiak   2004-05-09

5 errrotako atal bat.

-Amona, errota ez dabil, kraskatua du harra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

6 gatzari harra egin

Juan Inazio Iztueta hona ekarri zutenetik, ordea, gatzari harra egin zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Hirusta batek ez dik egundaino trinitatearen zera hori argitu, eta ez nikek harra egiten zaion gatzez ondutako janaririk nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

· Zeren eta kontzientzia hertsiaren gatzontzian ere harrak sor baitaitezke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.

7 harra egin

"Bazkalordua! harra egin zaio horri hor barruan", pentsatu nuen, baina ez nion esan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 55. orr.

Harekin berba egiteko behar kasik jasanezineko baten harra egin zitzaidan sabelean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

8 harrak gobernatzera (eraman, bidali) hil.

Baina gau hartan ez ziren azaldu, ez zuten ziegetan joka jardun bana hartu eta harrak gobernatzera eramateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Bi kinki-marjinatu-ero-gizajo etxe batean sartu, bertako guztiak garbitu, eta gero eurak bidaliko dituzte harrak gobernatzera.  Berria - Kultura   2004-03-17

9 kontzientziako har (ETCn 33 agerraldi; orobat kontzientziaren har ETCn 36 agerraldi)

Baina azken galdera bat neukan hozkaka, kontzientziako harra bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Anshelenganako maitasun handi batek hartu zuen Avigdor, lotsarekin, kontzientziako harrarekin, larritasunarekin batera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Zure kontzientziako harra isilarazi nahian hark lapurtutako dirua bere lekuan jartzera zoaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 47. orr.

Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

10 zeta har (orobat seda har)

Zeinahi ere arlotan sartzen zela, mahastiak zein zeta-harrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Ardoari buruzko ikerketak; zeta-harraren eritasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Seda-harraren kuskuaren antza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus