Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hanpadurak beheiti egin dik, behinik behin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.
Paparpean, kamisetaren hanpadurak iradokitzen zituen malkarrak ere belzturik ote zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Eta, haren begitarte eder lasaian, haren lepoaren hanpaduran, halako izu-ikara lauso bat ageri zen gauza higuingarriez elikaturiko gizon haren aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.
Erraz askatu zuen bonbilla zaharra, eskuetan erabili zuen, hementxe, kristalaren hanpadura hau, xahartu egin haiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.
Familia giroko kontuekin batera, hanpadurarik batere gabeko estiloan beti, faxismoaren gorakadaren eta Bigarren Mundu Gerraren garaiko Italiaren kronika zintzoa idatzi zuen Ginzburgen bere nobelen bitartez. Berria - Kultura 2004-12-04