Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.
Otsoek buztanak hankartean sartu zituzten, arrapaladan alde egiteko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 93. orr.
Rosa andrearen moduko emazte bat atean bere zain lanetik nekatuta itzultzen zenean, umeak hankartetik bueltaka. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 94. orr.
-Niri albistegiak esaten duena hemendik pasatzen zaidak -gaineratu zuen Txantoi txikiak, eskuineko eskua hankartetik pasatzekoa eginez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.
Hankartean haustura ikaragarria zuen eta ezin zien inolako moldez hesteei eutsi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.
Nik ordura arte ez nuen erarik izan emakumeen hankartea bertatik bertara ikusteko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Hankartea hartu dio ahoa belarrira hurbildu bitartean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 172. orr.
Begiak itxita, eskua luzatu zuen eta nire hankartean tente zegoen zakila bilatu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.
Hankartea garbitu zion bi pertz bete ur berorekin, eta gero izarekin lotu zizkion sabela eta bagina. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
Alazneren hankartea berearen gainean zegoen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.
Hasanek gogotik besarkatu zuen, emakumearen hankartean barneratu, eta kanoia hartara zuzendurik, harresiaren kontra tiro egin, eta halaxe porrokatu zuen gaztelua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.
Hanka-artea estaltzen duena eta, agertzekotan, beste gizabanako bakan batzuen aurrean eta ezkutuan betiere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Bat-batean niregana inguratu zen Karmen, eta, eskua nire hankartera eramanda, besarkatu nahian hasi zen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.
Bitartean mihia izterretatik eta hankartetik pasatzen dit, gutiziaz, guztiz irekia nago. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea putatara joaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Baina nik ezin nuen begirada kendu emakumearen titietatik eta hankarteko ileetatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.
Bihotzekoa esaten dioten baina berez hankartekoa den generoari esker. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.
bere hankartean (3); buztana hankartean (6); hankartean jarri (6); hankartean sartu (3); hankarteko ilea (3); hankartera eraman (3); hankartetik sartu (4)