Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hankagorri (ETCn 61 agerraldi; orobat hanka-gorri g.er.) 1 izond adkor heldugabea. ik hanka 14.

Bera Hans izeneko alemaniar batekin ezkontzear egonagatik, nik gudarostea mihiaren puntaz dastatu izanagatik, ume hankagorri batzuk besterik ez ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Neskak belarrian zerbait xuxurlatu eta gure anaiak nerabe hankagorri batek ere eginen ez zukeen irribarre zozo batez erantzun zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

• 2 iz umegorria.

Zuk ez dakizu [...] zer den emakume gazteak beltzez ikustea hiru eta lau hankagorrirekin arrain eskean deskargan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Amak ere inguratzen dira kuxkuxean, horiena bai etengabeko erditu-beharra, denek baitaramate nork bere azken hankagorria bular beltzaranari itsatsia eta sabel bir-handitu berriaren gainean bermatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Coca-cola erosi eta dzanga bakarrean hustu zuen, hankagorriak aho zabalik begira zituela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 120. orr.

Bere hanka-gorriak nire kontu utzi ditu; eta etxean urrezko behia omen zeukan...  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Legea ez baita sexurik gabeko aingerutxo bat, ez eta zikoinak Paristik ekarritako hanka-gorri errugabea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Aldazek mahaiko xikinen artxipielagoan zeukan galdua behakoa, menturaz hankagorri lotsabako hark mastarakoan egin zion tuaren imintzioa gogoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus