Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurra ahalegindu zen hainbat munstro sortzen ere, aurpegi eta gorputzadar bitxiz eginak, hala nola androginoa, erdi gizon erdi andre, bien ezberdin, edo animalia behin hankagabeak, behin eskugabeak, baita aho gabeko mutuak ere, edo itsu aurpegigabeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.
Hankagabearen kasuak baditu aztergai fisio-psikologiko ugari: elbarriak oraindik ere bi hanken existentzia bizi du garunean; ez da, ordea, ibiltzeko gauza, eta erizain baten esku utzi behar du komunean esertzea bezalako ekintza intimoa... eta abar. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Oso ondo zetorkidan erizainen begiramen interesatuak sor dezakeen gehiegizko konfiantza salatzeko (hankagabe bat bere elbarritasunaz ahanzterainokoa, ederra da gero!). Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Itzul nadin, ordea, gure pabiloiko hankagabearengana. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.