Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
handizkari iz handizkako saltzailea. ik maiorista.
Han, Berger kalearen aldean, ostra handizkarien postuen atzean, haragi egosien saltokiak daude. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Sarara itzuli ziren, Gartziarekin -bentaren jabe izateaz gain, diru-iturri ederra ematen zion kontrabando ofizioan, handizkari edo andanaka eroslea zenarekin- tratuan adostu puskak ekarriz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.
Egia da handizkarien inbentarioak hazi egin zirela, baina salmenten igoerena arma handiagoa izan ei da. Berria - Ekonomia 2004-03-11