Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.
Garapena hurritu da eta Frantziako konduetan bada zilo bat handixkoa, handiegia gisa guziz Europa batuaren mailean gobernu guzien artean finkatu hitzarmenak onesten ahal duenaren aldean. Herria 2003-03-13
Kaka usain handixkoa nabari baitu oraindik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.
Irabazia [...] laster galtzen ahal litakeela, prezioak ozka handixko batez goratzearekin. Herria 2004-05-20
Euskal Herria herri ertaina da, bai handixkoa ere pentsatzen jarrita... Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 129. orr.
Zerbait idatzi zuen gero, letra larriak erabilita, baina nik, mahaitik tarte handixkora jarria, ez nuen klarki bereizten ahal zer zen, bakarrik zazpi-zortzi letra zituela eta "A" zela lehenbizikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
Handixko ere iruditzen zitzaion ordaindu beharreko bidesaria. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen, batendako ere handixko agituko ez zen oheaz hornitua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.