Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska-mutil talde handitxo bat zela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.
Handitxoa da eta zu ez zara bere ama, zu ez zara bere ezer. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 111. orr.
-Hamahiru umeren aitari gizonezko batek mosua emotea handitxoa dok, izan be. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.
-Kasualitate handitxoa! -esan zuen mesfidati neskak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 83. orr.
Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen aurka, eta bota du azkenik leihotik behera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.
Gainera, 152 kiloko harri hori handitxoa gertatzen zaio. Berria - Kirola 2004-01-30
Bazen neskato bat zu bezalakoa, handitxoagoa, eta gerran ezkutatuta egon behar izan zuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.
Ausardia handitxokoa agian, esanean eta helburuan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 184. orr.