Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabela hazi zitzaion, zangoak eta oinak handitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.
Begiak logurez handituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.
Begiak neurriz goitik zabalduak, begi-niniak handiturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Zainak handitu egiten zitzaizkion. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 292. orr.
Lotsatuta zegoen eta izerditan, eta zakila handituta zuen berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 373. orr.
Eztarria oso handituta zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.
Pankrea handituta duela diagnostikatu diote Basurtuko ospitalean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Esku leunez kolpe txikiak emanda handituz joan zen gantz pila. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Ontziaren sotoak handituko ditut zure sos hauei esker, aurrerapenak merezi baitu hainbeste. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Aireportua handitzeko proiektuaren aurka. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Bioteknologiak herrialde industrializatuen eta herrialde pobreen arteko leizea handitu aurretik.Taldea ez zen handitu. Berria - Gaiak 2004-03-05
Schkopau-ko fabrikara bidali zuten, zeinaren kopia handitu bat baitzen Auschwitzeko fabrika. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.
Gero eta haur gehiago dituzte, baina ez diete oraino ikastetxea handitu. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Mundua handitu egin zen, eta mundu berria agertu zen haren mende. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
1798-an, Haut-Rhin departamendua handitu zuten Mulhouse hiria Frantziak bereturik. Herria 2003-01-28
Aurten dena den, Sokoa azkarki handitu da eremuz. Herria 2004-06-10
Fustearen diametroa ere neurri berean handitu beharko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Itzala handituz doan heinean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Ez da zehazten, alegia, noraino handitu daitekeen distantzia hori. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Hainbesteraino handitu zen burrunba non ez baitzidan hitzik aditzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.
Motorraren azantza handituz zihoan aldi honetan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 144. orr.
Petroliozko kriseiluaren argia handitu genuen, eta inguruan eseri ginek denok. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.
Mina ez zaio oraindik lepotik joan eta handitu egin du dosia. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.
Andreak kokotsa hartu zion, sarritan egiten zuen bezala, mutila handitu zela ikusi gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.
Handitu zenean [Moises], Faraoiaren alabari eraman zion eta honek semetzat hartu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.
Handitu eta zahartu egiten dituk, baina heldu? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.
San Migeletan zen, itsasoa izugarri handitua zegoen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.
Ertzeraino handitua etortzen da beti Jordan ibaia urte sasoi horretan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.
Handituxe zetorren ibaiari begira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.
Anaien kopurua handitu zenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.
Arriskuaren ondorioz gerta daitekeen kaltea gertatzeko probabilitatea handitu egiten omen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.
Handitu egin dira arazoak dituzten estatuei laguntzak emateko aukerak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Estatuaren atalak zein bere autoritatea handitu nahian ageri zaizkigunean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.
77 herrialdetatik 45etan desberdintasuna handitu egin zen, eta 16 herrialdetan, aldiz, murriztu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.
Banku hauetako negozioaren garrantzia ehun aldiz handituko dela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 117. orr.
Arrakasta egunetik egunera handituz doanez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.
Isunak handituko dituztela. Berria - Ekonomia 2004-10-22
Ezingo dio magistratu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzukizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.
Martinen hitz haiek handitu egiten zuten nire egonezina, erre egiten ninduten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Haren kemena, haren adorea hamar aldiz handitu zen arriskuaren aurrean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.
Murriztu beharrean, handitu egin da gosea munduan. Berria - Gaiak 2004-12-09
Aitaren sumina handituz zihoan egunetik egunera, kondenatuak hiltzeko eguna hurbildu ahala. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.
Ezin mugituak ere handitu egiten du tentsioa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 84. orr.
Ikusi zuen Jainkoak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria. Elizen arteko biblia Jon 3,10
Herriarengan menpekotasun-sentimena handituko luketen nabarmenkeriek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.
Makinaren ulermen gaitasuna handitu nahian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.
Horien iharduteko ahalmena edo existitzeko indarra handitu edo tipitu, lagundu edo murriztu baita. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 377. orr.
Irabaziak %49 handitzea lortu zuen Gamesa taldeak 2003an. Berria - Ekonomia 2004-02-26
Hirugarren gauza bat azkarki handitu zaiguna 25 urte hauetan, zerbitzuen sektorea. Herria 2002-09-26
Berotegi efektuko gasen emisioa ez zen handitu 2003. urtean. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Pentsioak %2,8 handitu dituzte aurten Hego Euskal Herrian. Berria - Ekonomia 2004-01-10
14 milioi eurotan handituko dira hezkuntza eta euskararen aldeko partidak. Berria - Harian 2005-12-30
Merkatu kuota handitzeko bildu dira Europako telefonia enpresa nagusiak. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Hiru urtean %218 handitu da gure aurrekontua. Berria - Harian 2005-12-17
Inflazioa %0,7 handitu zen Hego Euskal Herrian iragan hilabetean. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Eurotan dituen atzerriko diru erreserbak handituko dituela iragarri du Errusiako Banku Zentralak. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Iaz Barne Produktu Gordina %2,4 handitu zen EAEn. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Inportazioak ere handitu ziren, baina zerbait gutxiago: %10,7. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Produkzio hazkundea %43 handitu denean industriagintzako enpresek %25 gutxitu dute isurtzen duten CO2a. Berria - Euskal Herria 2004-06-24
Salmentak %4,6 handitu ziren. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Realak bere kapitala handitu nahi du. Berria - Kirola 2004-11-24
Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen gastuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Langabezia handitu egin da eta sortzen diren lanpostuak maila txikikoak dira. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua [...] handituz joango da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Aurpegiaren azala horituta, begiak zulo-handituta. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.
Joan zen ur gazizko tanta bakar batez, ibaia ur-handitu zuen tanta txiki-txiki eta izartsu batez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.
"Nor ote da orain?", pentsatu du, betondo handituak ur hotzez freskatzen dituela. Bere hatz handituekin, lits aberatseko oihal zetazkoaren makila urreztatuari eusten zion. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 155. orr.
Bular handitu hauek lehertzeko zorian baititut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.
Jostailu bat itsaso handitu hartan biraka, lema ezin zuzendurik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.
ahalmena handitu (5); aldea handitu (25); arriskua handitu (14); asko handitu (17); azkarki handitu (5); begiak handitu (5); ekoizpena handitu (10); ekoizpena handituko (5); eragina handitu (5); eskaintza handitu (5); eskaria handitu (7); gehiago handitu (11); gehien handitu (6); ikaragarri handitu (6); izugarri handitu (21); kontsumoa handitu (5); kopurua handitu (46); kopurua handituko (5); kopurua handituz (6); laguntzak handitu (6); nabarmen handitu (21); nabarmen handituko (5); produkzioa handitu (8); tartea handitu (10): asko handituko (7)
ahalmena handitzen (15); aireportua handitzeko (10); aldea handitzeko (5); aldea handitzen (13); arriskua handitzen (30); ekoizpena handitzeko (11); etengabe handitzen (8); handitzeko asmoa (11); handitzeko asmoz (8); handitzeko aukera (14); handitzeko baimena (6); handitzeko proiektua (5); handitzeko proiektuak (8); handitzeko proiektuaren (7); handitzen edo tipitzen (10); irabaziak handitzeko (7); kopurua handitzea (22); kopurua handitzeko (16); kopurua handitzen (14); nabarmen handitzen (7); segurtasuna handitzeko (5); urtegia handitzeko (14); zentralak handitzeko (7)