Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

handitasun (orobat haunditasun g.er.) 1 iz tamaina handikoa izateko nolakotasuna.

Gurago dut kalitatea handitasuna baino.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 85. orr.

Mendi garaiak, itsas uhin erraldoiak, ibaien korronte zabalak, ozeanoaren handitasuna eta izarren itzuliak mirestera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Hiriaren handitasuna eta hiritarren ugalketa amaitezina ikusirik etengabe gehitu beharko da etxeen kopurua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Iluntasuna eta handitasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoi horietako bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Izugarri handiak ziren, benetako diganteak, baina bere gorputzaren handitasun berbera zeukan beraien inozentziak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Gainezka zeuden bularrei esnea joan zaie eta bularretakoaren handitasunean galdu dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.

Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.

Gure herrialde honetan handitasun mugarik gabea nahiago baitute gauza guztiek, hala mendiek, oihanek eta estepek, nola aurpegiek, ezpainek eta oinek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Amerikar defiziten handitasunak eta defizit haiek txikiagotzeko zailtasunak [...] maila ezezagunetaraino eraman zuten trukeen eta tituluen merkatuen egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Aktiboen prezioen erorikoak, banku-balantzen hondamenaren handitasuna agertu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Zeren eta handitasuna eta tipitasuna ez baitira tamainaren arabera neurtzen, baina ateen zabaltasunaren arabera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.

2 tamaina.

Deskribapen honek organoen egitura hartzen du gaitzat (hau da, euren forma, euren handitasuna, euren kopurua eta euren kokapena espazioan).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Gauza singularren berezitasun xeheak (hala nola kolorea, handitasuna etab.).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 201. orr.

3 gorabehera edo ontasun handiko izateko nolakotasuna.

Baina sentitzen al duzu unibertsoaren handitasuna? -galdetu nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Soinu txikiaren handitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-20

Handitasun gaitzekoa da hemen ikuskizuna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Holandarrak, bere abileziaren handitasuna erakutsiz, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Nahikoa da Leizarragaren itzulpenari begiratu arin bat ematea haren lanaren handitasunaz jabetzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Eta itsutua nengoen festa haren handitasunarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Sakrifizioak bere handitasun guztia galtzen du, parodia bat edo suizidio bat baizik ez baldin bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Kontsidera Frantzisko apalaren bertutearen handitasuna Jainkoaren begien aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 776. orr.

Jainkoa goretsiz eta haren handitasuna ospatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

Bihotzeko handitasuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Erromatarrak beren handitasunaren gorenean zeuden garaian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Inperioak buruzagiaren handitasunari esker iraun zuen. bakardade hori baita sortaldeko erregeen handitasunaren parte handi bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Denetik ezagutu diat bizitzan, bakea eta gerra, miseria eta handitasuna, hi bezalako koldarrak eta ni bezalako harroak, borrokak eta itunak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

Handitasuna behar da, bestearen handitasuna aitortzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Eta euren Eliseoko Landak hornitzen dituzten santuetan, aurkitzen al duzue handitasunik, heroismorik edo bertute eredurik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Nehon ez dut ikusi Neptuno zaharra halako indarrez, bozkarioz eta handitasunez inarrosten Zibele zaharra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

4 (izenodoekin)

Handitasun gaitzekoa da hemen ikuskizuna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Herri honetan denak zeukan handitasun ilun eta berezia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Handitasun ikaragarri haren eztanda besterik ezin nuen ikusi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Autokontzientzia horretan datza gizon-emakumeen handitasun paregabea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Apaldurik geratzen naiz haren esanahiaren arazo larriaren aurrean, nire arimako begiak beheratzen ditut, hitzaren handitasun txundigarria begiztatzeko beldurrez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Ikuslea ohitua dagoen baino handitasun edo distira handiagoa duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Espazioa handitasun jakin amaigabe gisa errepresentatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Munduaren handitasun amaigabea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Begiespen oro handitasun hedatua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Ez da eroso sentitzen Florentziako handitasun kosmopolitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honen adibidea izan daiteke objektu materialen eremu bat, zenbait ezaugarri fisiko egiaztagarri dituztenak eta baita hautemangarriak diren handitasun-harremanak ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Jendea gezur gabetzeko botikarik asmatuko balu medizinak, akabo gure handitasun uste guziak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Hau ez da gertatzen edozein handitasun-erarekin, baizik guk hedatuak bezala errepresentatzen eta atzematen ditugunekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Analogiak bi handitasun-hartuemanen berdintasuna adierazten duten formulak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.

Enperadore bihurtu zen, eta horri handitasun-mota berri bat emateko, mundua handitu egin zen, eta mundu berria agertu zen haren mende.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Belarri handitasuna du ezaugarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Ez zen hura bezain noblea jatorriz, baina txiki uzten zuen bihotz handitasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Arima handitasun horrek errotik gatibatzen nau.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

Ezin ulertu izaten du inoren gogo-handitasunik, apartekotasunik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Zerrendan norbera non den lehenbiziko lekuan, / hura nahi du irizpide handitasun kontuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus