Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
handiro adlag handiki. ik handiroki.
Karlos Setimoren santu-eguna anaiaren ondoan, eta Lizarran, handiro ospatzekotan omen zetorren Alfonso Carlos. Txillardegi «Putzu», 1999 - 187. orr.
Txirritaren ezkontza handiro asmatu hartan bezala, zezenak erruz azaltzen dira euskal ezteietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.
-Nik diamaat behar duan adorea -erran zuen Erregek handiro. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
Handi izatea, benaz, ez da zirkinik ez egitea zio handirik ezean, baizik handiro aurkitzea lehia-gaia huskeria batean, ohorea delarik jokoan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.