Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakia aurrera bultzatzen duen indarrari deitzen zion berak handinahia. Handinahia da, loriaren Desira neurrigabekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.
Gaztearen handinahia kitzikatzeko eta irudimena ernatzeko bakarrik esan zion hori guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.
Dedalok ez zuen jarri bere langintza inolako ideologiaren, inolako handinahi pertsonalen zerbitzura. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.
Ez zuen akuilatzen ez handinahiak, ez diru-goseak, ez besteak imitatu nahiak, lan egiten zuen etsirik zegoelako hor eta ez beste inon zerbitzatu behar zuela, horretarako eman ziotela bizia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 536. orr.
Handinahirik gabeko jakintsu honek berehalakoan sentiarazten zuen jendea eroso. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.
Indurain beraren izateko modu apalak, handinahirik gabeko jarrerak, zintzotasunak, finean. Berria - Kirola 2004-05-30
Ez ote du, azpi-azpian, gutiuste ilunen bat gordetzen handinahi horrek? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.
Apalenak, berriz, gizajo hutsak ziren, edo hipokrita handinahi errukarriak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Baina itxura apal haren azpian arima handinahi bat gordetzen zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.
Programazio artistiko handinahi eta erakargarri baten aldeko apustua. Berria - Kultura 2004-01-14
Etorbide handinahia eraiki dute, sona handiko arkitektoek diseinaturiko eraikinez betea. Berria - Kultura 2004-02-27
Greziar fanarioten gurari handinahi hori. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.
Seigarren mendeko abenturazale helenikoen ametsik handinahienak erraz gainditu zituena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.
Bati baino gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko aukeran liburu espezializatu askotarako gaia izango litzatekeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Bati baino gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko aukeran liburu espezializatu askotarako gaia izango litzatekeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Hainbesterainoko nekea alferrik hartu izanaren amorruak bizi du Garibai, etsipena hartzen hasita dago, handinahiegi jokatu izanak damutzen du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.
Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Ezkontzekotan nagok, baina emaztegaiaren gurasoak oso handinahiak dituk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.
Astean bederatzi groshen irabazten zituen maisu-laguntzaile bat, nola ausartzen zen hain zorrotza eta handinahia izaten? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Alferrikako biolentzia dago, pertsonaia ustez sakonen arteko solasak handinahiak dira eta amaiera aurretik aise igartzeko modukoa da. Berria - Kultura 2004-05-21
"Harreman arriskutsuak" beraz militar etsi eta gogaitu baten obra handinahia da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.
Helburu handinahia zen, baina denbora zegoen, eta gogoa eta ilusioa ez zen falta. Berria - Kirola 2004-02-18
Eta Handinahiak, aldiz, ez du deusik desiratzen loria bezainbat, eta ez du deusek izutzen ahalkeak bezainbat. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Petersburgera joan zen, handinahi guztiek ohi duten bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.
Bagenekien zibilizazioek kolapsoak izan zituztela iraganean, eta Mendebalde modernoko gizakiak eraikitako etxe-orratz handinahikoak pitzadura beldurgarriak zeuzkala orain. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 301. orr.
Alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
Higuin baitzituen hark [Zeusek] gizakiak, handinahikoegiak eta ustetsuegiak izaki haren gusturako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.