Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Molde hortan ixuri petrolakia uhainek badabilate harat eta hunat, peza handika edo ttipika, nola gerta. Herria 2003-01-09
Ez pentsa begien argi gardenak ikusi ahal genezan sortuak izan zirenik, ez bernak eta izterrak, oinetan bermatuak, urrats handika gailurrak harrapatu ahal genitzan tolestuak izan zirenik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 277. orr.
Hara preseski Mary Balester badatorrela... marmaratu zidan, kaian urrats handika zanpa-zanpa guregana etortzen zena kokotxaz seinalatuz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.
Itxura guztien arabera, gorputzaren masa handikako antolaera zelula taldeen arteko tokian tokiko eragin-trukez gauzatzen da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.