Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
handietsi, handiets, handiesten du ad goretsi, handitzat hartu.
Handiespenak hantustetsu egiten du, errazki, handietsia den gizona. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.
Bihotzean zeraman Jainkoa, ahoz goresten zuen eta egintzetan handiesten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 486. orr.
Ez dugu hedabide garrantzitsuenek handiesten diguten demokrazia mediatiko horretan sinesten. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.
Bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.