Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aste honetan, egunen batean goizik bukatzen baldin badut, hanburgesa jatera joanen gaituk elkarrekin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.
Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.
Hanburgesa eta cola Unairentzat eta zerbeza niretzat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Elkarrekin jan dugu hanburgesa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.
Bertan eseri eta nire hanburgesari ketchupa botatzen ari naizela, hara zer ikusten dudan: [...]. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.
McDonald's-en "M" iragarkia hanburgesak eta otordu azkarrak eta merkeak iragarriz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
Harryri hanburgesa bat erosi zion, eta plastikozko aulkietan eseri ziren jateko. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.
Neu nintzen sandwicheko hanburgesa, bi metro letxuga gainetik eta beste horrenbeste azpitik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 64. orr.