Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainera jauzi egiten dugu gatu hamikatuak bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
Zu ere otso hamikatu horien alde zara ala? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.
Ezintasunez itoa, emazte konkortuak erratza eskuratzen zuen eta auzo hamikatuak haizatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.
Mahain nasai bat zabaldurik ongi etorri bero batez, ditu hamikatuak soleituko. Herria 2001-02-08
Gosez hamikatu kabala meharrek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Gau hartan, kanpoan galerna orroaz ari zela, itzuli aurretik, goseak hamikatua, adiskidearen etxean geldialdi bat egin nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 218. orr.
Leher eginak, gose hamikatuak, hor jakin ginuen menia izenpetu zutela Frantziak eta Alemaniak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Arratsaldean orre egin zuen far bixkotxa bere ontzitik jalgi zuen gose hamikatuak ginenontzat. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.
Aurtengo neguan, jatekoaren bila zebilela, hartz zuri gose hamikatu bat Groyako etxolak puskatu ondoan, Conchera arribatu omen da igerika. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 137. orr.