Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamazazpi urrats zeuden oheraino. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Hi ez haiz hamazazpi botila edateko gauza. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.
Hamazazpi zauritu larrik A/Rh+ odola behar dute orain bertan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.
Leongo hamazazpi ospitaleetan haundiena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.
Bosgarren Etorbidean zehar, hamazazpi herrietako banderak dantzan ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.
Hamazazpi aldiz erabili izan dute klixe hori irudimen eskaseko idazle pattalek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.
Elkanorekin itzuli ziren beste hamazazpiak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.
Letrok, hamasei edo hamazazpi guztira, irakurri egin behar izan ditut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.
Jamesek hamasei urte zeuzkan, Camek hamazazpi, agian. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.
Gaur goizeko hamarrak eta hamazazpian telegrafiatu ahal izan diot nire lehengusinari dekretuaren testu osoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 112. orr.
Hamaikak eta hamazazpi minutu ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.
1950eko abuztuaren hamazazpia zen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.
1950eko abuztuaren hamazazpian. Berria - Kultura 2004-07-29
Hilaren hamazazpian, goizeko hamaika t'erdietan, ontziak Gibarako moilara jo zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.
Hau da, zazpigarren hilaren hamazazpian. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.
Orduan, egun batean, hamazazpian, eguerdian, ez zutela gehiago lan egingo. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Landareen merkatua, maiatz honen hamazazpian iraganen da aurten. Herria 2003-05-08
Ezkondu zenean, Tejak hamazazpi urte zituen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 97. orr.
Hamazazpi urteko gaztea zen. Elizen arteko biblia Has 37,2
Hamazazpi urtetan ere aski antzerkizalea zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.
Emakumea hamazazpi urterekin [...] senarraren etxera ezkonduko da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 80. orr.
Hamazazpi egun eman behar izan zituen ospitalean, zauriak sendatzen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 94. orr.
Egunak bortz oren eta hogeita hamazazpi minutu zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Aspaldian utzi zenituen atzera hamazazpi urteak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Libera bat eta hamazazpi txelin dauzkat etxean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Autobusa hartu behar zuen Matiasek, hiritik hamazazpi kilometrora baitzegoen Idus. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.
Zertarako behar dituk hik hamazazpi kilo T8 eta bost litro kloratita? Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.
Hamazazpi, ez da zenbaki txarra. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 19. orr.
Zenbat dira hamazazpi gehi hogeita hamabi ken hemezortzi? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
Cabanyes kaleko hamazazpian hartu genuen alokairua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 19. orr.
Hamasei-hamazazpi urteko ikasleei bota izan dizkiet neronek, eta funtzionatu egiten dute zinez. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.
Txikitan ikusia zuelako, hamasei-hamazazpi urte zituenean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.
Nire hamasei-hamazazpi urtetan, berriz, ezingo nuen halakorik egin. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.
Hamazazpiren bat urte lehenago. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Jean Baptiste Garat Hazparnen sortua zen, uztailaren zazpian, hamazazpi ehun eta hamahirurean (1773). Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.
Larrazken hondarrean, axuria saldu da hamazazpi-hemeretzi liberatan, Eguberri aldera, hamahirura jaisteko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 102. orr.
Hamazazpi-hemezortzi urtetan ere ez ninduen sobera maite. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Hamazazpi mila fusil eta hamazazpi mila kartutxo. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.
Indonesiak ba omen ditu hamazazpi mila irla baino gehiago Ozeano Barearen eta Indiakoaren artean barreiatuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 73. orr.
Hamazazpi mila marrantatu haiek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
"Hamazazpi mila dragoi ezinezko!" oihu egin zuen monarka amorratuak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.
Baziren nunbait han hamazazpi mila, ttipi eta handi! Herria 2005-08-11
Urtero hamazazpi milioi pertsona hiltzen dira munduan bihotzeko eta baso sistemako arazoen ondorioz. Berria - Gaiak 2004-09-24
Enpresa horrek 46 langile baditu, hamazazpi milioi Euroko afera xifre ateratzen du. Herria 2003-11-13
berrogeita hamazazpi (11); beste hamazazpi (9); hamasei hamazazpi (6)
hamazazpi aldiz (8); hamazazpi bat (6); hamazazpi denboraldi (3); hamazazpi egun (6); hamazazpi hemezortzi (3); hamazazpi hilabete (10); hamazazpi koma (4); hamazazpi lagun (8); hamazazpi mila (9); hamazazpi milioi (3); hamazazpi minutu (5); hamazazpi pertsona (3); hamazazpi urte (126); hamazazpi urteak (3); hamazazpi urtean (3); hamazazpi urteko (36); hamazazpi urterekin (24); hamazazpi urtetan (8); hamazazpi urtez (28)
hirurogeita hamazazpi (7); hogeita hamazazpi (51); ia hamazazpi (3)
ehun eta hamazazpi (4); eta berrogeita hamazazpi (3); hamasei edo hamazazpi (6); hamazazpi eta hemezortzigarren (4); hamazazpi koma lau (4); hamazazpi urte bete (6); hamazazpi urte eman (3); hamazazpi urte eta (6); hamazazpi urte nituen (3); hamazazpi urte pasatu (3); hamazazpi urte zituela (10); hamazazpi urte zituen (4); hamazazpi urteko gaztea (4); hamazazpi urteko mutil (5); hamazazpi urteko neska (4); hamazazpi urtez bizi (6); hogeita hamazazpi urte (5); hogeita hamazazpi urteko (3); hogeita hamazazpi urtez (4); ia hamazazpi urte (3)
hilaren hamazazpian (4); hogeita hamazazpian (5); hogeita hamazazpiko apirilaren (3)