Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hamartar izond zenbaki, neurri edo pisu sistemez mintzatuz, zernahi maila, azpiko mailako hamar unitatez osatzen dena.

Europa osoan sistema hamartarra ezarri zen arte, Nafarroak bere neurri sistema atxiki zuen.  Berria - Kultura   2004-04-22

XX. mendearen hasierako neurtzeko sistema hamartarreko unitate asmatu berriak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

1970ean, sistema hamartarra hartu zuten, eta libera 100 penny izatera pasatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Notazio hamartarra, hala ere, nahitaezkoa zen, zeren eta, gizarteren batean buruargiren bat hamabi zenbakiaren berezko nagusitasuna balioestera iritsi zenerako, notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Kokalekuaren araberako zenbakera hamartarra zeroarekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Ezin da haren balioa zehatz adierazi idazkera hamartarrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus