Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altxorraren hamarrena nahi dut, baldin eta aurkitzen baduzu. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.
Eman iezadazu zure ardien hamarrena, -esan zion agureak- eta nik erakutsiko dizut nola heldu ezkutuko altxorreraino. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 40. orr.
Euroaren abantailarik handiena truke komisiorik ez izatea omen zen; eta alde txarrena berriz, hamarrenak eta zentimoak erabili beharra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.
Hazkundea %3,7koa izan zela nabaritu zuen, 2002. urtean baino bi hamarren gutxiago. Berria - Ekonomia 2004-03-18
Langabezia tasak, aldiz, bi hamarren behera egin zuen joan den urtean. Berria - Ekonomia 2004-01-17
Salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio; bataren totalaren erdia, bestearen totalaren erdiari; bataren hamarrena, ehunena, milarena, bestearen hamarren, ehunen, milarenari. zabalean, berriz, altueraren hamarren bat emango zaie kolomei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.
Hirugarren zirkulua, geratzen den hamarrenaren hamarrenari dagokiona, urrutiko merkataritzarena da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Ez zela bilduko hamarrenik Elizaren zenbait ondasunen gainean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.
Jarauntsiaren hamarrena jaso zezaketen ezkontzari esker. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.
Infernuan nengoen: adarka jasotzen nituen etengabe zenbaki-erauntsiak, beren koma eta hamarrenekin. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.
Hainbeste zenbakiz mailukatu dute nire gorputza non hamarren ttikienarentzat ere lekurik ez baitago. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.
Azken emaitza bi hamarrenekin emateko esaten ez dik ba? Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.
Segundo-hamarren batzuk. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.
"Galtzen" den denbora horretatik gehiena erretinan galtzen dela frogatu ahal izan da (150 segungo milaren horietatik 100, segundo hamarren bat; nabarmentzeko denbora, zinez). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.
Segundo-hamarrenetan erabakiko zen auzia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 215. orr.
Bi segundo hamarrenekoa gutxi gorabehera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Lasterka joaten nintzen hara, lehen fruituak, lehen aberekumeak, abereen hamarrenak eta lehen artilea hartuta, eta apaizei ematen nien dena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.
Tenpluko apaizentzat gordetako gari-hasikinak eta ardo eta olioaren hamarrenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.
baino bi hamarren (5); baino hamarren bat (6); bi hamarren (10); eta berrogeita hamarren (9); eta hamarren (7); eta hamarren bat (5); hamarren batzuk (3); hamarren gehiago (8); hiru hamarren gehiago (3); segundo hamarren (13); segundo hamarren bat (5)