Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaka banatan etzanda egoten ginen, beti garagardoren bat eskumenera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Banbuzko estalpeko hamakan etzanik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 47. orr.
Ez zegoen hura jasaterik, hamaka batean oinutsik, zigarreta erreaz eta zirkinik egin gabe etzanda izan ezik: apatia zen irauteko modu posible bakarra... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Arrisku latza kamareroek hamaka luzatu eta bertan siesta egiteko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.
Biharamuna piszina ondoko hamaka batean eman zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 271. orr.
Eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.