Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haluzinatu, haluzina, haluzinatzen (orobat aluzinatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian haluzinatu agertzen da) 1 du ad haluzinazioa izan; erabateko harridura jasan.

Ez banengo ziur nire arrazoibideetan ez dudala inolako ahulaldirik izan, ez dudala hutsegiterik izan nire egiaztapenetan, ez dudala makurrik izan nire oharpenen segida zorrotzean, haluzinatua nintekeela pentsa nezake, ikuspen ezohiko baten jostailu nintekeela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Haluzinaturik zegoen erabat Herbert, itsasoa eta ortzia hodeiertzaren ardatzaren inguruan jiraturik eta alderantziz sumatzen zituela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Tarteka teilatutik jaisten da jendea: haluzinatu egiten dute ikusmirarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Haluzinatu egiten nuen ikasle batzuek irakasleei nola hitz egiten zieten ikusita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Harrituta nengoen, haluzinatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

-Ze, aluzinatuta, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.

Eguna Txilibrin ezagutu izanaz aluzinaturik igaro ondoren, Txilibrinek, Deustuko Euskal Etxera, hurrengo zapatuan beragaz joateko konbita egin eustan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.

-Eta zerua, urdinetik arrosaraino... Haluzinatzekoa da, ezta?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

· Geuk aukeratzen edo asmatzen ditugula lehiakide egokiak geure bekaizkeria edo jelosia piztu dadin; geuk haluzinatzen dugula bortxakerian amilduko gaituen gazte lizun tentagarria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 13. orr.

Une batez, bikoiztasuna baliatuz fantasiazko Cesar aluzinatu eta inexistenteak benetako Cesar ordezkatu ote zuen iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Haien artean, Charlyren irribarre haluzinatua eskaileretan beheiti zetorkigun. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Datu haiek gabe, jakite hura gabe, nola sentitu ezer, ez flashik eta ez flashondorik, nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Nik, neure ibilera haluzinatu haietan; beste batzuek, bere bizimodu estuan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Begi bat ezkela, ezpainak zuri, lokiak sartuak eta haluzinatu baten irribarrea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus