Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haltera 1 iz soinketa ariketak egiteko tresna, barra baten bi buruetan kokatzen diren bi disko edo bolaz osatua.
la ilun hartan, bazirudien haltera bat berrogeita hamar kiloko pisua ari zela altxatzen, neke handiz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.
Azerbaijango bi halterak positibo eman dute Paralinpiar Jokoetan. Berria - Kirola 2004-09-23
Beste lau dopin kasu izan direla: hiru haltera (Aleksandr Koroljov estoniarra, Youssef Cheikh Younes siriarra eta Ali Hosseini iraniarra) eta tandem diziplinako bide-erakusle bat (Jurak Petrovic eslovakiarra). Berria - Kirola 2004-09-28
2 haltera-pisu jasotzeko pisua.
Hau da, haltera-pisuak jasotzean min hartzen nuela. Berria - Kirola 2004-04-15
Orain, behinik behin, lasai hartu nahi dut, eta haltera pisuekin prestatzen jarraitu. Berria - Kirola 2004-10-12