Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
halogeno 1 izond/iz sistema periodikoan, kloroak, fluorak, iodoak, bromoak eta astatoak osatzen duten taldekoa.
Europako Batasuneko araudiek halogenoak dituzten plastikoak ahal bada alde batera uztea bultzatzen dute. Berria - Gaiak 2006-03-10
Halogenorik ez daramaten babes ignifugoak. Berria - Gaiak 2006-03-10
2 lanparez eta kidekoez mintzatuz, gas halogenoz darabilena.
Legez kanpoko eskopetak eta foku halogenoak erabiliz orkatzak ehizatzen zebiltzan bi lagun harrapatu zituzten. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Loreak mozten ari da dagoeneko, eskuargi halogeno batekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.