Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

halakoxe 1 izlag erabat halakoa.

Laino trinkoa zegoen Tolosan arrastiri epel hartan; eta gure kinka labainean, halakoxe eguraldia komeni zitzaigun lasai mugitu ahal izateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 128. orr.

Halakoxe mirariak egiten dira etxe honetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 276. orr.

Halakoxe irribarrea egon ohi da zorigaitz ororen sorreran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Esan ere esan zen halakoxe jokoa egin zuela Sidkiren hauteskunde kanpainan, alegia, dirua patrikaratu ostean hauteskundeak boikotatzen amaitu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Ustezko maitasunaren, begirunearen edo zerako zeraren azpitik zer dabilen ez da beti (sekula?) jakiten, eta halakoxe ezustekoak etortzen dira batzuetan ametsetatik esnatzerakoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Esku-lanak egiteko, ez zen Amatxoen Festa-egunaren zain egoten: halakoxe andereñoa zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez; nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu.  Elizen arteko biblia   Est 4,16

Erruki izango nauzu, mesprezu izango didazu, halakoxe miserian baitago nire gogoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.

Halakoxe heriotzaren lekuko izan ziren bai aitona bai aita.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Hitz egiten zenionean, bazuen begietara begiratzeko halakoxe modu bat...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

halakoxe arretarekin, zera...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Nik bakarrik dakit New Yorken, hiri-hirian, tigre zein puma izan, halakoxe bat ikusi nuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.

Izan ere, belaontzi handia, halakoxe bat zen itxaroten nuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Eta oraindik ez omen daki zer izango den biharko egunean, haurren medikua edo arte-ekoizlea edo halakoxe zerbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Harrizko neskatila-buru bat zen, halakoxe jarreran jarria, non lo datzan emakume baten aurpegia baitzirudien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Halakoxe astoa baita nire laguna.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Oinak besterik ez zitzaion deus ere ageri; halakoxea adatsa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Baina bera ere halakoxea...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Rosencroix, Santa Eulaliako lehenengo bikarioa, intxaurrak botatzen dituen belea izana zen inondik ere, haren iritzian, halakoxearen jantziak eta izaera gorde baitzituen gorde ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Halakoxea dirudi gaur bertan egiten dihardugun historiak ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

Izen horrekin erabateko artista espero nuen, eta halakoxea topatu dut: txikia, ilea erabat soildua, pasta lodiko betaurreko sideralak, pega-pega egindako galtzak eta likrazko jertse bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

2 (izenondo eta adizlagunekin)

Halakoxe astuna zen gau hartako isiltasuna ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Zeren, haurrak gorputz ahulez eta bigunez kilikolo dabiltzan bezala, zentzuna ere halakoxe biguna daukate.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

Begiratu egin zion amonak, zure barruan zegoena igartzen zutela ematen zuten begi erdi gris, erdi hori haiekin, halakoxe bereziak baitzituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Haren "zer gerta ere" ez zen, nik ulertzen nion moduan behintzat, ustekabeko lige baten aukera, baizik eta istripu edo antzeko kontuak; halakoxe fatalistak izan dira gure aurrekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Ikusi zuten lehendabiziko gauza [...] neska gazte zurbil-zurbil bat izan zen, buruan txirikorda handi bat zuela, eutsi ere nola eusten zion asmatu ezin zena, halakoxe argala eta txikitxoa baitzen bera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Gobernuari halakoxe zitala izateagatik, eta euroi, berriz, ez direlako bandido miserable eta lapur gantzatsu batzuk baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Azken orduan, astoak saldu behar izan zituenean hura honaino ekartzeko, halakoxe garesti jarri zion-eta kobrantza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

Louisianako gizajo bat 1.900 boltioen zain, burua bizkarrekoaren kontra tentetua, eskuak aulkibesoei atxikiak, halakoxe dotore nengoen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

3 (izan aditzarekin)

Batzuetan, lege zibilek ezkontzari erantsitako ezaugarriak ez dira erabat beharrezko; halakoxeak dira, esate baterako, ezkontza hautsi ordez ezkontideak zigortzea askiesten duten legeek ezarritakoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Halakoxea zen garai hartan gure ohitura-zuzenbide idatzia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Enpresan sartzen zen jendearen prestakuntza-maila gero eta eskasagoa zela, eta halakoxea zela gero ekintzen kalitatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.

Halakoxea hintzen, izan ere: gizon behar zenean gizon, eta umetu behar zenean umetzen zekiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Emaztea ere halakoxea zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Udareak egurra bezain gogorrak ziren eta gustua ere halakoxea zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Adina ere halakoxea geneukan, etxetik kanpora ibili nahi izatekoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Halakoxea baita bizitza, errotatik behin bakarrik iragaiten den ur azkarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

Maite zuen neska handinahia baldin bazen, berak ere halakoxea izan behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

4 halakoxeko adlag halakoxea.

Horra bizitza halakoxeko nahigabeen infernu bilakatua!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Esan behar direnak nolako fedez esaten diren, halakoxekoa gauzak adierazteko garai bakoitzeko bidea ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus