Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi halako da gorputzez, baina kikildu egiten da bere aurrean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.
Norbaitek beste bati dirua nahiz beste gauzaren bat gordetzeko utzi eta honi etxetik ostutzen badiote, lapurrak bi halako ordainduko du, aurkitzen badute. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 88. orr.
Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Larru hondatua eskuratu huen non edo non, ohiko prezioa baino hiru aldiz merkeago, eta, alemaniarraren aldean, bi halako irabazten huen zapata-pare bakoitzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.
Hartara, nire errazkeriaren erruz, anaiaren bi halako kostatu zitzaidan igoera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.
Burua ikaragarri handitu zitzaion, buru normal baten bi halako izateraino. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.
Lege Portziarrak hiritarrak zigorkatzeko eta jopu bihurtzeko usadioa ezabatu zuenean, ageriko lapurra lau aldiz gehiago ordaintzera zigortu zuten, eta lapur ez-agerikoa lapurtutakoaren bi halako ordaintzera zigortzen segitu zuten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.
· Erdi-erdian Musuoker, ezpata handia, bera bi halakoa bai, ezker eskuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Bi halakora iritsi arte batuz jarraitu nahi bada, aurreko horri unitate bat gehitu eta ephectos zenbakia ateratzen da, zazpia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Honenbertze, ikasle baten gaineko informazioagatik; halako bi, argibidea irakasle bati bazegokion. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Eman berari berak besteei emandako tratua, ordaindu berari berak egin halako bi. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.
Espero halako bi eman dute estatuek hegazti gripearen aurka. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.
Automobil urdin bakoitzak, bada, agurraldi-saio halako bi jasotzen zuen muinoaren gailurrera iristean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.
Progresioa urteko %22 da 1985ez gero, alegia, mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea halako bi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Neurri hori halako bi izango da abakoaren diagonalaren neurria. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.
Ez zion axola ni adinez bera halako bi izatea, eta behiala Osaba Nat izenez deitu izana. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 73. orr.
Pozik bizi zen azukrea erosten eta, geroxeago, erositako hura halako bitan, hirutan edo lautan saltzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Bost axola zaik, hurrengo unean kopuru hori halako bi irabaziko baituk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Gorputzeko organorik hedatsuena da: hiru bat kilo da guztira (garunak edo gibelak halako bi), eta gorputzeko uraren % 10 inguru gordetzen du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.
Scott Crossfield pilotuak soinu abiaduraren halako bi egiten du hegazkin batekin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 163. orr.
Azti eta zuhur ibiliz gero, horren halako bi irabaz dezake. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 119. orr.
19 da, berunarena baino askoz handiagoa, kobrearena halako bi. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 127. orr.
Ni baino gehiago ez bazen, galdetzekoa zen zergatik zuen soldata nirea halako bi. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.
Van Daandarrek, beraiek baitute gosaria prestatzeko ardura, guri jartzen digutena halako bi hartzen dute ia berentzat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 69. orr.
Bi aldare elkartuen bolumena zaharrarena halako bi zen, izan ere. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Eredu izan nahi dute dopinaren aurkako borrokan, eta horretarako, inoiz baino dopin kontrol gehiago egingo dira Turinen: 1.200, Salt Lake Cityn halako bi ia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.
Bi herrialdeen arteko inflazio- aldeek badute joera bat truke-tasen alde biko mugimendu simetriko batek oreka ditzaten, halako eran non truke-tasa errealak aldatu gabe jarraituko baitu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
-A, te bat behintzat hartuko duzu -esan zuen Anniek, aulkiak mahaitik apartatuz, halako eran non inor ezin baitzen mugitu, eta hantxe geratu zen Williams andrea setiatua, bere bular, eraztun eta poltsarekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.
Aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
Bera da gainerako guztiaren berme nagusia, eta gainerako osagarri formalak zehazten ditu, halako eran non osagarri horiek bera gabe osagai birtual batzuk baino ez baitira... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Baina, gure izateak berezko badu ere etengabe etorkizunera begiratzea, halako eran antolaturik dago sistema, non gure igarpenak ziurgabeak baitira ezinbestean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.
Martinek ezkaratzera itzuli nahi izan zuen ostera ere, baina atsoak halako eran ipini zuen argiontzia, non eskaileraren hasiera argitzen baitzuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.
Zenbaitetan, oldarrean ekiten nion buru hari, halako eran uzten nizkion biloak non maitasun gau ero bat iragoa zela baitzirudien. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.
Gogobeterik bizi dituk, halako gisaz non ez baitute elkarren beharrik izaten ez eta Jaungoikoarenik ere. gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian; halako gisaz non geure aldetik ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, [...]. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.
Pezaka kentzen zizkioten bere soineko guztiak eta erlikiatzat eramaten, halako gisaz non kasik biluzik utzi baitzuten gaixo gizon saindua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.
Gutunaren azala prestatzen ari zelarik, Tourvel andrea nahasturak jo zuen berriz: halako gisaz non neska horrek ez baitzuen jakin gutuna nori igorri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.
Eta izaten diren gauza guztiak Jainkoa baitan dira izaten eta Jainkoari loturik daude halako gisaz, non Hura gabe ez baitira ez izaten ez pentsatzen ahal. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.
Halako gisaz eginak garela izaeraz, non errazki sinesten baitugu itxaroten dugun hartan, nekez ordea beldur garen hartan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.
Iragan urte haietan bizi eta ikusitako guztiek halako gisaz zaildu zuten non jadanik ia ezerk ezin baitzezakeen aztoratu, larritu edo beldurtu gehiago. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 227. orr.
Ikusten dugu, bada, gehienetan, gizakien izaera halako gisaz egina dela, non gauzak gaizki doazkienak gupidesten baitituzte eta ongi doazkienak bekaizten. hari esker baitzuten gurari sentsitibo guztiek sinesten arrazoiari, eta arrazoiak, berriz, Jainkoari, halako gisaz lotuak zirelarik non ez baitziren haizu delako gurariak arrazoiaren aurka jazartzera, ez eta arrazoia Jainkoari desobeditzera ere. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.
Nahi du eraspena kendu, baina nahi du kendu beretu duen gauzarekin geldituz, halako maneraz non Jainkoa etor dakion berak nahi duen tokira. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 101. orr.
Gizakiak, animaliak, landareak, onddoak, mikrobioak -hots, nola edo halako bizidunok-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Euskaldun guztiok garelako nola edo halako baserritarrak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.
Beraz, mundu osoak nola edo halako berezitasunaz bai osotasuna eta bai atalak erabakitzen dizkion izaki baten premia dauka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Poetika idatziaren axioma nagusiak dioenez, testu batek hartzailearengan nola edo halako emozioren bat sortuko badu, poetikoki landua behar du, nahitaez, testu horrek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.
Bere baitan nola edo halako bertsolari arrastoren bat sentitzen ez duen euskalduna euskaldun eskasa dela esatera ere iritsi zen Oteiza. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Eurak al dira akats epistemologiko jakin baten nola edo halako irudi positiboa? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.
Aitarentzat patatak zuritzea ez da nola-halako lan bat, kontuz eta zehatz egitekoa baizik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Narrasa eta nola-halakoa gertatu dela? ezin izan dut hobeki egin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Abasi harridura handiagotu egin zitzaion, baina Hamidaren hitzek nola-halako kontsolamendua ekarri zioten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.
Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.
Hortik ondoriozta dezakegu espazioko igogailuarena ez dela nola-halako burutazio bat izan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.
Bürger poetaren balada baten prosazko nola-halako bertsio bat duk. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.
Ez dut erranen kazetaritzak nola-halako eskerrik ez duenik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.
Aitzin gaueko joan-etorri nola-halakoek leku egin zuten nire oroimenean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Maltzurtasun nola-halako baten muga-mugan zegoen, horratik, utzikeria hura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.
Lau multzo bitxi eta kromatikoki nola-halakotan banatu, eta grisen eskalan ehuneko 0-25, ehuneko 25-50, ehuneko 50-75 eta ehuneko 75-100ekotzat definitu zituen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
artean halako (30); ba halako (12); bada halako (16); badu halako (32); baduela halako (9); badute halako (12); baina halako (141); baina halako batean (53); baita halako (19); baitan halako (16); baitzuen halako (9); bat batean halako (12); bat halako (25); batean halako (25); batek halako (45); batzuetan halako (9); bazuen halako (25); behar halako (10); behin halako (9); bera halako (10); berak halako (11); beste halako (12); beti halako (13); bi halako (19); burua halako (14); buruzko halako (10); da halako (135); da halako batean (10); dago halako (26); daiteke halako (11); dela halako (22); den halako (29); dio halako (11); dira halako (51); diren halako (9); ditu halako (14); du halako (93); du halako batean (13); duela halako (14); duen halako (19); dugu halako (17); dut halako (30); dute halako (52); duten halako (11)
ea halako (11); edo halako (144); edo halako zerbait (26); egin halako (16); ehun halako (13); ere halako (101); ere halako zerbait (10); esan zion halako (9); esan zuen halako (19); espero halako (10); eta halako (743); eta halako batean (168); eta halako beste (18); eta halako moldez (9); ez da halako (37); ez dago halako (19); ez du halako (28); ez duela halako (9); ez dut halako (11); ez dute halako (18); ez halako (18); ez nuen halako (13); ez zegoen halako (12); ez zen halako (23); ez zuela halako (10); ez zuen halako (41); ez zuten halako (14); gainean halako (10); genuen halako (10); gero halako (12); guztiak halako (9)
halako aire (21); halako aldea (9); halako arazorik (12); halako argi (10); halako arrangura (9); halako barne (18); halako bat (178); halako batasun (12); halako batean (1892); halako batean bere (11); halako batean esan (9); halako batean ez (10); halako batean nire (9); halako batek (12); halako baten (47); halako batez (68); halako beldur (38); halako beldur bat (18); halako beldurra (10); halako berotasun (9); halako beste (52); halako betierekotasun (19); halako betierekotasun baten (15); halako bi (152); halako bidaia (10); halako bihotz (9); halako bost (9); halako denbora (12); halako distira (11); halako doinu (15)
halako edo (41); halako edo bestelako (11); halako edo halako (12); halako edo holako (10); halako egoera (44); halako egoera batean (17); halako egoeran (20); halako egoeretan (13); halako egun (30); halako egun batean (19); halako egunetan (13); halako ekimen (10); halako ekintza (13); halako ekintzak (12); halako ekintzek (10); halako emakume (14); halako erabaki (16); halako erabakiak (12); halako eran (29); halako eran non (19); halako erasoak (16); halako eta (48); halako eta halako (28); halako etxe (9); halako ezer (21); halako ezinegon (9); halako gai (11); halako galdera (10); halako galderak (12); halako garrantzia (11); halako gau (10); halako gauza (66); halako gauza bat (22); halako gauzak (46); halako gauzetan (10); halako gertaerak (10); halako giro (26); halako gisaz (39); halako gisaz non (24); halako gizon (27); halako grazia (11); halako harreman (10); halako harridura (11); halako hiru (29); halako hitz (17); halako hitzak (12); halako hots (9); halako hotz (10)
halako ideia (10); halako ikara (21); halako indar (28); halako indarra (10); halako indarrez (25); halako irribarre (10); halako irudi (13); halako itxura (25); halako izu (10); halako jakin (9); halako jarrera (12); halako joera (13); halako kasu (9); halako kasuak (9); halako kasuetan (22); halako kontuak (9); halako kontuetan (10); halako kutsu (10); halako lan (11); halako lanak (11); halako lau (14); halako lege (9); halako leku (20); halako lekuetan (10); halako lilura (10); halako lotsa (10); halako lotura (10); halako maitasun (14); halako modu (14); halako moduan (42); halako moduan non (13); halako moduz (13); halako moldez (264); halako moldez non (107); halako musika (12); halako neska (11); halako neurriak (10)
halako oinarri (9); halako ordutan (10); halako plazer (13); halako poz (15); halako premia (9); halako proiektu (10); halako prozesu (9); halako sentimendu (11); halako sentipen (9); halako sentsazio (11); halako suertez (69); halako tailuz (24); halako tokian (9); halako tristura (14)
halako ukitu (10); halako une (14); halako xarma (12); halako zer (14); halako zera (16); halako zerbait (138); halako zerbait esan (9); halako zerbait gertatu (9); halako zerbait gertatzen (13); halako zirrara (27)
hark halako (19); hartan halako (12); hau halako (10); holako edo halako (10); honek halako (11); honelako edo halako (18); honetan halako (10); hori halako (11); horiek halako (17); horrek halako (36); hura halako (10)
inoiz halako (23); izan halako (19); naiz halako (10); nik halako (25); nintzen halako (14); nion halako (16); nituen halako (14); nola edo halako (17); nola halako (40); nuen halako (48); nuen halako batean (9); nuke halako (9)
orduan halako (16); osoa halako (9); sekula halako (9)
uste halako (10); zaio halako (9); zegoen halako (18); zela halako (26); zen halako (123); zen halako batean (30); zeren halako (11); zidan halako (25); zidan halako batean (11); zion halako (42); zion halako batean (17); ziren halako (27); zitekeen halako (10); zituen halako (22); zitzaion halako (16); zuela halako (21); zuen halako (146); zuen halako batean (39); zukeen halako (10); zuten halako (39)
da halakoa (16); ere halakoa (47); ere halakoa izan (9); ergela halakoa (24); eta halakoa (51); eta halakoa izan (10); ez zen halakoa (9); halakoa baita (11); halakoa baitzen (28); halakoa da (71); halakoa izan (56); halakoa izan zen (15); halakoa izango (20); halakoa izango da (9); halakoa zela (10); halakoa zen (51); kabroi halakoa (11); zen halakoa (12); zeren eta halakoa (9)
dira halakoak (23); dituzte halakoak (9); ere halakoak (22); eta halakoak (121); halakoak dira (39); halakoak esaten (10); halakoak ez (17); halakoak izan (20); halakoak ziren (14); ziren halakoak (9)
eta halakoei (11); eta halakoek (9); eta halakoen (21)
baina halakoetan (11); da halakoetan (15); eta halakoetan (59); eta halakoez (10); halakoetan beti (9); halakoetan ez (9); halakoetan ohi (17)
halakoren bat (18); halakoren batean (18)
baina halakorik (22); da halakorik (79); da halakorik gertatu (19); da halakorik gertatzen (9); dago halakorik (18); du halakorik (53); du halakorik egin (9); dugu halakorik (13); dut halakorik (33); dute halakorik (23); duzu halakorik (12); egin zuen halakorik (16); ere halakorik (14); eta halakorik (34); eta halakorik ez (14); ez da halakorik (63); ez dago halakorik (16); ez du halakorik (39); ez dugu halakorik (9); ez dut halakorik (29); ez dute halakorik (16); ez halakorik (13); ez nuen halakorik (27); ez zela halakorik (11); ez zen halakorik (45); ez zuela halakorik (17); ez zuen halakorik (46); ez zuten halakorik (16)
halakorik egin (105); halakorik egingo (21); halakorik egitea (9); halakorik egiteko (18); halakorik egiten (35); halakorik esan (34); halakorik eskatu (9); halakorik espero (38); halakorik ez (131); halakorik ez da (11); halakorik ez egiteko (13); halakorik ezin (13); halakorik gerta (14); halakorik gertatu (68); halakorik gertatuko (22); halakorik gertatzea (9); halakorik gertatzen (28); halakorik ikusi (26); halakorik inoiz (15); halakorik izan (21); halakorik nahi (22); halakorik onartu (13); halakorik pentsatu (9); halakorik sekula (13); halakorik uste (12)
inoiz halakorik (23); nuen halakorik (32); nuen halakorik egin (10); sekula halakorik (24); zela halakorik (15); zen halakorik (55); zen halakorik gertatu (15); zitzaion halakorik (9); zuela halakorik (19); zuen halakorik (75); zuen halakorik egin (14); zuten halakorik (20)