Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristauen gurutze handiak ere ez dira haizu. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Ihizia haizu den denboraldia luzatu du gobernu berriak dekretu bidez. Herria 2002-08-01
Ez baitzen aspaldian apezik ez eta apez gaiik, bereziki katolikorik haizu Errusian. Herria 2003-01-09
Haizu den baino legatz txikiagoak harrapatzen dituztela. Herria 2002-09-12
Ofizialki haizu ez den hizkuntzan tren bat izendatzearekin. Herria 2005-03-31
Musikariak gituk baina dantza ez zaukuk haizu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.
Ez da hori, erratea zilegi izan bekit, ez amodioak merezi duen tratamendua, ez adiskidantzari haizu zaiona ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.
Legez haizu da baina ez zen egiten, gaizki ikusia baitzen sindikaten aldetik bereziki. Herria 2001-09-13
Legez haizu den baino hiru aldiz plomu gehiago botatzen zuela lantegi horrek. Herria 2003-06-12
· Moda berriko libertateak, denak haizu izaite horrek. Herria 2004-09-16
· Guretzat denak haizu eta besteri dena debeku ari behar girela? Herria 2005-09-22
Ateratzen dituzte auto batzu gero eta zaluago joaiten ahal direnak [...] bide edo errebide bihi batean ez delarik hein hortako zalutasunik haizu, ez eta haizu behar ere! Herria 2002-12-26
Autorik ez haizu karriketan! Herria 2002-10-03
· -Batzuetan halere adixkideen artean, bataio batean edo ezteietan haizu zinen, ez? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 104. orr.
Hola mintzatzea haizu bada. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.
Herriko Etxetan ikurriñarik ezartzea ez dela haizu. Herria 2005-06-23
Irizpide horien arabera, haizu da parkatu, etxia, gogua, egixa, biyek, in, akitia, buria... idaztea. Berria - Kultura 2004-10-06
Laborariei haizu zaie nahi duten bezala antolatzea. Berria - Harian 2005-09-30
Legez haizu ote da unibertsitatean diru publiko eta pribatua erabiltzea batean? Herria 2001-09-13
Galdegin du ere Batasuna alderdia haizu izan dadin bozaldi hoietara aurkeztea. Herria 2005-02-10
Frantzian ere hiruetan hogoi presuna edo erakunde ez dira haizu heien izenean ezarria den diruaren erabiltzea, ez baita ageri nundik duten diru hori. Herria 2001-11-15
Indiaren parte dira, bainan berrikitan arte, ez ziren misionestak eta komertsantak haizu Mishmi horien lurretan ibiltzerat. Herria 2004-04-08
Legearen arabera, aleman minixtro bat ez da haizu gisa hortan elkarte edo presuna xoil baten ganik edozoin alokairirik hunkitzerat. Herria 2002-07-25
Hauietarik hiru ez dira haizu agertzerat gobernuaren manuz. Herria 2001-01-18
Heriotzaz ez da beldur Sokrates filosofoa, eta bere buruaz beste egiterat ez da haizu, zeren, berak dioen bezala, "Jainkoek daukatenaren zati bat gara gu". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Bideo kamarak haizuko dira garraio kolektiboetan, geltokietan, saltegietan eta berdin kulto gunetan. Herria 2005-12-15
Antxuarentzat hain xuxen, errana izan da orai arte baino % 66 arrain gutiago haizuko dutela porturat ekartzea, ttipitze handia zinez. Herria 2003-12-18
Gisa guziz, ez direla auto partikularrak haradino haizuko, hori errana dute garbiki. Herria 2004-07-29
Bakarrik autobusak dira haizu izanen Lurdeko Beguere kirolzelai inguruetaraino hurbiltzea. Herria 2004-07-29
Garbitzeak haizu izanen dira urriaren 30a barne arte. Herria 2004-10-21
Ez dela frantses herritar bakar bat ere mugaren pasatzera haizu izanen autoritatearen, beraz hire baimenik gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Dominique Estainouk haizu du uraren ibiltzea, herriko ur sargia batetarik, horrengatik hitzarmen bat beharko du izenpetu auzapezarekin. Herria 2003-11-20
Haizu du gezurra presoak; ez zuk, haatik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 151. orr.
Zalantza gabe, artistaren irudimenak libertate handiagoak ditu haizu bainuzaleen gorputzek baino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.