Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haizetxo iz haize boladatxoa.
Haizetxo zoragarri batek jotzen du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 198. orr.
Haizetxo leuna dabil. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.
Boladaka sentitzen den haizetxoa gai izan dela bezperako lainoak urrutiratzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.
Badakielako zein haizetxoren eta aire beroxka eta hotzaxeagokoen fruitu den. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.
Lo geratu ginen bertan haizetxoak hostoei eragindako kantak kulunkatuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 103. orr.