Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berdela bai, eguraldi haizetsuarekin eta euriarekin gehiago harrapatzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 314. orr.
Hango klima haizetsua. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 35. orr.
Zaparrada zaratatsu eta haizetsua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Elur haizetsua ibili zen gero goian-behean hiruzpalau egunetan. Berria - Kultura 2004-08-18
Baina egun haizetsuetan ezin duzu holakorik egin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.
Pasabidera iritsi, atetik irten eta gau haizetsu ilargirik gabera atera arte. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.
1968an, beldurgarrizko ekaitz haizetsu bortitz traketsa Madrilen: bi lagun hil ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Gwilymen atearen parean geratu nintzen, eskailera-buru haizetsuan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.
Azkenean, heldu ginen, irabazle, gailur haizetsura. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Arabako Lautada, Agurain ingurua, leku haizetsua da. Berria - Kirola 2004-06-04
Gaua, epela eta haizetsua zetorren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.
Nik laket dudan egun hego-haizetsu horietako bat. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.
Goiz-gorri haizetsu, arrats euritsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.
Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.
Gizonaren animo haizetsuaren eragingarri eta gauzen itxura-aldatzaile diren indartxo guztiek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.