Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
2003an, gutxienez 3.259 lagun hil ziren eta 3,43 milioi etxerik gabe geratu ziren lurrikaren, uholdeen, lehorteen, haizeteen eta elur ekaitzen ondorioz. Berria - Gaiak 2004-03-02
1658.eko irailaren 3an hil zen Oliver Cromwel, haizeteak zuhaitzak erauzi eta teilatuak harrotzen zituen egun batean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.
Hilaren azken egunetan, orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.
Zirrarak unean uneko astindu gozagarria izan behar du, eta gero aldatzen jakin sentikortasun berrien haizetean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.
Haietako bakoitza haizetean babes izango da, ekaitzean aterpe. Elizen arteko biblia Is 32,2
Bai udaldian beroetatik eta bai negutean hotzetatik babesteko, eurite, elurte eta haizeteetatik gordetzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.
Haizete bat bezala sartu ziren erresuman, eta etsaiari gibelka eginarazi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.
Dardar nengoen hostoak haizetean bezala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.
Elurte eta haizete arriskuagatik. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Haizete beldurgarriak Kantauri itsasertzean: 125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.
Besterik izan zen haizete gaizto batek Finisterre aldean menderatu gintuenean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
Itsasaldi luze baten ondotik, haizete gogor batek jo gintuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.
Euriaz gain, haizete indartsuak ere izan ziren herenegun. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Haizete bortitzenetako batek 500etik gora zuhaitz sendokote bota, eta hondatu zituen kupidagabe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.
Eguraldi txarra; sekulako haizeteak; hegazkinak ez zuela Bordeletik irteterik izan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
Haizete-jakaren poltsikoan utzi zuen deitu nahi izan zuen azken aldian. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 66. orr.