Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haizetako 1 iz automobil batean, aurrealdeko beira. ik parabris.

Maldan sartu eta gutxira euri xeheagoa hasi da haizetakoa bustitzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 120. orr.

Ontzia nekez nola igarotzen zen begira geratu ziren biak, autotik irten gabe, leihoak zabalik, haizetako ezin garbiagotik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Autoko haizetakoa garbitu ezinik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Bat-batean garbigailuak tanta guztiak baztertu eta zirkulu erdi bat eratu du haizetakoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 84. orr.

Kiroletarako betaurrekoek auto baten aurreko aldeko haizetakoak betetzen dituen funtzio berberak bete behar ditu.  Berria - Gaiak   2004-12-23

2 haizetako garbigailu haizetakoa garbitzeko gailua.

Haizetako-garbigailua martxan jartzen saiatu nintzen, baina alferrik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Haizetako-garbigailuak dena emanda zeramatzan, eta hala eta guztiz ere aurrealdea lausotua zekusan, euri-jasak desitxuratua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.

3 haizetako-garbitzaile haizetakoak garbitzen dituen pertsona.

Semaforoetako haizetako-garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus