Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta berak haizea ematen zidan haizemaile batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.
Haizemailea atera eta astintzen hasi zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Jarri eta bere zakutik kolorezko haizemaile bat ateratzen zuen, idekitzen, bizpahiru hegal ukaldiz bisaia freskatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.
Eta lumazko haizemaile bat eskuan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.
Sorbaldan kolpetxo bat eman zion haizemaile itxiaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Edo haizemaile ñirñirkari batzuen itxurakoak, farfailen leuntasunarekin zabaltzen zirenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Mota guztietako bizarrak: pala-formakoak, haizemaile-itxurakoak eta mutur-bakarrak, ilegorriak, gaztainkara argiak eta zilarkarak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Goitik zintzilik haizemaile zuriak biraka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 260. orr.
Alferrik ariko da jirabiraka zure gainean sabaiko haizemailea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.
Palmondoen azpian, alisioak imitatzen zituzten haize-emaileen artean, zorioneko uharte batean geundelakoa ere sinetsiko genuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.