Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haizatu, haiza(tu), haizatzen 1 du ad uxatu.

Sotora sartzen gara, baina keak handik haizatzen gaitu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Sekulan mihitik zerbait eskapatzen bazitzaion, herritik haizatuko zuela mehatxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Zakur herresta bat bezala haizatuko haut hemendik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

-Orain ehun urte, gure arbasoek espainolei buru egin zieten eta haizatu zituzten!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

Immigrazioa kontrolatzeko politiken aitzakiaz, 13.000 jende haizatu dituzte dagoeneko AEBetatik.  Berria - Mundua   2004-01-06

Hiru ministro kargutarik haizatu dituela.  Herria   2004-11-18

Gobernuak egia esan die espainiarrei eta beste batzuk dira, aitzitik ere, gezurra haizatu dutenak.  Berria - Mundua   2004-03-20

Goizeko hotz honek eta bide bazterrean hedatua den izotzak, gaueko lo eskasak gorputz osoan ezarri didan nagitasuna harrotzen eta haizatzen didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Une batez, gogotik pasatu zitzaion gizon haien hiltzearen hobenduna zela, baina ideia hura haizatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Kezkak burutik haizatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Sabeletik gosea haizatzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Irudi du beldurrak loa haizatzen duela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Eta horra non datorren ahaztu beharra, hots, izen bat burutik haizatu behar-eta-ezin beltz hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria, eta berdin haizatuko ditik bele katolikoak eta arrano faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

2 aienatu.

Gazte joan zen Parisera pianista moduan, eta garaian zituen ideia «katoliko, frankista eta antikomunistak» pixkanaka haizatu zitzaizkion.  Berria - Mundua   2004-09-19

3 airera bota, airean astindu.

Haizexka ekarri eta gari-garagarrak haizatzeko "bentiladore" egokiena zatekeen bafada laguntzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Ba... batzuk leku jakin batean haizatzen dituzte, hildakoari asko gustatzen zitzaion lekuren batean adibidez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 107. orr.

Elur hautsa haizatzen duen helikopteroaren berde zurbilari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Denbora galduaren errautsak haizatzen ari garenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.

Mahai gaineko hautsa haizatzeko bezala putz egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Zoraturik al zegoen etxe aurrean izarak haizatzen ibiltzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Kaskoa kendu, ilea haizatu eta ateari heldu dio Lizarriturriri paso emanaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Ikurrina haizatzen ausartu zirenen egolatria puntu hori paperean jaso?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Toreatzaile batek kapotea nola, halaxe haizatzen du oihala bizarginak ehiztariaren lepo inguruan lotu aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

· Karpeta ireki eta folio mordoa haizatu zuen, dirua haizatzen den bezala, hatzekin sortaren ertza sakatuz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.

4 aireratu.

Orbela zapaltzen hasi zirenean antxetaren halako bi izanen zen hegaztia haizatu zen hostajetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

5 airatu, zabaldu.

-Egia al da egiten genituen gauzak haizatzen ibili haizela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Ez zitzaien gustatzen beren familiaren kontuak haizatzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Gobernuak egia esan die espainiarrei eta beste batzuk dira, aitzitik ere, gezurra haizatu dutenak.  Berria - Mundua   2004-03-20

Eta haren heriotzaz ez da haizatuko erru-marmarrrik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.

Gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Komisarioaren alderdi ilun zenbait haizatzen saiatu omen ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Hura posibilitate bat zen, komunikabideek berehala haizatu zutena...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.

Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Zergatik haizatu da eskakizunarena, hain zuzen ere, orain, hura urrian sinatu bazen?  Berria - Kultura   2004-03-27

6 puztu.

Bizikletaren gurpilak haizatzeari ekin zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 219. orr.

Mattinek irri egin zuen eta, ohi zuen bezala birikak haizatzen zituela eta bularra kanporatzen, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.

7 haize eman.

"Ufa!" Aurpegia gorbataz haizatzeko itxurak egin zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

Ez dugu nahikoa jendeari jarlekuez haizea ematea: orain mahaiak ere haizatu behar ditugu!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 250. orr.

8 harrotu.

Lehendik ezagunak ziren desadostasunak haizatu dira berriro, eta ildo kritikoek aspaldiko kritika garratzenak egin dizkiote Begoña Erraztiren zuzendaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Tirabirak berriro haizatu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boteretik haizatu (4); kargutik haizatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus