Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Baina izeberretik haginera ere ez dago hainbesteko aldea, Hem. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.
Eta nik, hainbesteko arrakastak adoreturik, beste bi poema llabur egin nituen segituan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.
Ez nuen uste astegun gorrian Bilborako hainbesteko mugimendua zegoenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.
Eta zer dela-eta hainbesteko presa? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.
-Hainbesteko odolik ez nian sekulan ikusi -esan nion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.
Nire aitaren ondasunetatik hainbesteko ondarea badagokit eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.
Hainbesteko zalaparta sortu zuen non herri osoa korrika etorri baitzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Hainbesteko amorruz ari zen oihuka ezen puztu egiten baitzitzaizkion lepoko zainak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 123. orr.
Goi-goikoaren esku-hartzeaz hainbesteko graziaz eta debozioz bete zen ia herri osoa, elkar zapaltzen baitzuten santuari entzun eta hura ikusi nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.
Bazirudien jende hark erabakitzen zuela gizadi osoaren etorkizuna; zer gizadiarena!, unibertso osoarena ere esan zitekeen, hainbesteko ahalegina eta grina jartzen baitzuen nork bereari eusten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Harri bat ematen didanak, sari bat izango du; bi ematen dizkidanak, bi izango ditu; hiru ematen dizkidanak, berriz, beste hainbesteko saria izango du. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.
Hire lanarena ez dok hainbestekoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.
Hainbestekoa zen musikarekin zuen anaitasuna, non Tuterako azken urteetan tresnagintzan aritu zen, biolingintzan batez ere, eta maila altua lortu lanbide horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Hau, noski, oso bizkor gertatzen da: hainbestekoa da mugikortasuna, hainbestekoa irudi kopurua eta hainbestekoa une sentigarri bateko partikula multzoa, ezen ez baitago agortzerik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.
Larogeta lau eginak eta esperantzea beste hainbestekoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Gorrotatu egiten zuen une haietan, baina bere baitan, azken buruan, agian arrazoi zuelako sentiarazten zion egonezin hainbestekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.
Zeren animalia basatiek, nire txikitako bizipenengatik-edo, inpresio handia egin izan baitidate; hainbestekoa non nire buruak izaki mitiko gisa ikusten dituen, zoologo batek ez bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.
Gazte hark haragizko mantal moduko tolesdura izugarri bat edukia zuen bularretik zintzilik, hainbestekoa, non altxatu eta buruz gainetik ipin zezakeen, eta hain astuna, non pisuak aurrerantz makurrarazten baitzuen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 52. orr.
Hainbeste gaituk eta hainbestekoak, ez diagu hire beharrik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Gaur egun, aldea ez da hainbestekoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.
Beren aurrezkien hainbesteko bat jarria zutenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
Baldin eta herrialde honetan dagoen auto-lapurreta pilarekin dagoeneko porrot egin ez badu, aseguru-etxeak hainbesteko bat emango dit, bere iritziz auto zahar hark balio zuenaren hainbesteko bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.
Exekutatu bakoitzarengatik hainbesteko bat kobratzeak zekentasuna bultzatzen duela. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.
Hitz bakoitzeko hainbesteko bat kobratzen zuen eskribidore putakume hark. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 116. orr.
baina ez hainbesteko (4); baina hainbesteko (6); batek hainbesteko (6); beste hainbesteko (8); da hainbesteko (16); dago hainbesteko (4); dio hainbesteko (4); du hainbesteko (18); du hainbesteko garrantzirik (5); dute hainbesteko (5); egiteko hainbesteko (3); eta hainbesteko (26); ez da hainbesteko (9); ez dago hainbesteko (3); ez dio hainbesteko (3); ez du hainbesteko (13); ez hainbesteko (5); ez zen hainbesteko (3); ez zuen hainbesteko (3); ez zuten hainbesteko (4)
hainbesteko ahalegina (3); hainbesteko aldea (10); hainbesteko arrakasta (6); hainbesteko bat (6); hainbesteko beldurra (6); hainbesteko eragina (7); hainbesteko garrantzia (10); hainbesteko garrantzia ematen (3); hainbesteko garrantzirik (16); hainbesteko garrantzirik ematen (5); hainbesteko gogoa (5); hainbesteko gorrotoa (3); hainbesteko ikara (3); hainbesteko ikusminik (3); hainbesteko indarrez (4); hainbesteko lana (3); hainbesteko pisua (3); hainbesteko presa (6); hainbesteko zalaparta (4); hainbesteko zortea (3); hainbesteko zortea izan (3)
horrek hainbesteko (3); zegoen hainbesteko (3); zen hainbesteko (4); zergatik hainbesteko (4); zuen hainbesteko (4); zuten hainbesteko (5)
beste hainbestekoa (7); da hainbestekoa (9); eta hainbestekoa (7); ez da hainbestekoa (9); ez hainbestekoa (4); hainbestekoa al (4); hainbestekoa al da (4); hainbestekoa baitzen (3); hainbestekoa da (11); hainbestekoa ez (4); hainbestekoa izan (10); hainbestekoa izan zen (5); hainbestekoa non (4); hainbestekoa zen (18)