Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontseilu hori ona dun, hagitz ona; gaitzesten badun, ez dun nire errua. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.
Hagitz harroa naun, mendekaria, handinahia. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 172. orr.
Hagitz zorrotza zen bere juzguetan eta mundu guztia ergeltzat hartzen zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 141. orr.
Gure Eske Garaia hagitz ugaria eta zabala da, egun honetara bakarrik mugatzeko. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.
Haria ez ohi da hagitz sendoa izaten. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Barnea hagitz zikina dago (zaborra, katu hilak, xiringak eta abar daude), eta sastraka etxearen inguru osoan pilatuta dago. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.
Gela hagitz egoki antolatua dago, ozta da ziega bat baino handiagoa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 175. orr.
Hasi eta bukatu, ariketa gehienetan hagitz erregular aritu zinen, txukun. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Aspaldiko antzerki zahar hau, hagitz ongi gogoratu berria digu Eduardo Gil Berak ere: [...]. Berria - Gaiak 2006-01-05
Europako literatura zahar guzian hagitz hedatua den beste arketipo literarioa, zazpi arkuko zubia iragoteak erakusten digu. Berria - Kultura 2004-01-29
Adio, adiskide ederra, hagitz presatua naiz; ez zaitut ez gaur gauean ez bihar ikusiko. Herria 2004-07-22
Gaztea ez da gaur gixaki zoro egingabea eta axolagabea, edo hagitz gutxi dira behintzat klase eder horretakoak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.
Ez zinan hagitz tinko atxikiko, bat-batean lurrean aurkitu bainaiz, makina eta guzti. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.
Bai gauza ondradua, arraza kontua, argi egiteko denean, baina antzua hagitz, argia estaltzera datorrenean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 114. orr.
Halere, lanbide hagitz interesgarria behar du izan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Urteak pasatuta, Alberto hagitz mediku ona izatera ailegatu zen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.
"Omen" horrek ez zuen Ximurra hagitz leku onean uzten, sinesgarritasunaz den bezainbatean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Gurasoengandik ikasi nuen umetan, eta Goizuetan ezaguna da hagitz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.
Hagitz mami gogorra eta zuria du (zuhaitz) haginak. hartu zuen lasaia hain zen handia izan ezen sentitu baitzuen gorputza beratu egiten zitzaiola, izpiritua baretzen zitzaiola, hagitz, orain hitz egokiak esatea baino ez zuen falta, adibidez, Bai. Berria - Euskal Herria 2004-08-17
Hunkigarria hagitz! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.
Apez zahar hagitz konkortu batek ematen zuen lehen meza aldare nagusian. Berria - Kultura 2004-03-30
Lehen behakoan, profesionala da hagitz goi mailako bi teknikari horien arteko harremana. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 23. orr.
Tesiotako bakoitzak frogak, froga hagitz, dakartza bere jarrera frogatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.
Jaun jatorrok, hagitz mintzatu da zuetaz, eta ziur naiz ez direla munduan bi gizon bihotzeanago dituenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.
Honek hagitz harritu ninduen, baina ene ustekabea handitu egin zen puska baten buruan konprenitu nuelarik deitzen zuten hura, espero zuten hura, behar zuten hura, nihaur nintzela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Bada hagitz teoria, eta nahi duenak nahi duena sinetsi dezala, baina argi dago zaldi hauek ez zituztela margotu egongela dekoratzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Hagitz aritmetika eta geometria dakiena dea? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 88. orr.
hagitz gauza (4); hagitz gizon (3); hagitz gutxi (4); hagitz handia (5); hagitz interesgarria (5); hagitz ona (4); hagitz ongi (16); hagitz ugaria (3); hagitz urrun (3); hagitzez ere gehiago (3); hagitzez gehiago (8); hagitzez hobea (4)