Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haginkatu, haginka(tu), haginkatzen du ad hozkatu.
Nori eman diozu musua, noren ezpainak haginkatu dituzu? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.
Orduan ama Goioren logelara sartu zen, begiak gazi eta ezpainak haginkatuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.
Mignonen gorputza haginkatzeko prestik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Hemen bizi-arnasa haginkatu egin daiteke, haragizkoa baita airea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.