Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakur isilak haginkada seguru. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 162. orr.
Zakurrak haginkada batez urratu zion aurpegia. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.
Viatorrek eraso eta 14 haginkada egin zizkion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 60. orr.
Zangoetan ere haginkada gogorrak egin zizkion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.
Tiberio, 80 kilo den Napolesko mastin batek, haginkada latza eman zion bere nagusiari. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 87. orr.
Hortzak zabal-zabal egin zituen heriotzako haginkada emateko asmoz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.
Haginkadaren mina. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.
Ez nuen jakiten non babestu ilundu ondoren, zelan ihes egin hotzaren haginkadari. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 44. orr.
Autoko eskularru-kaxak haginkada batez irentsi zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Ez da ona erlearen haginkada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.